ErakusketaLatinoamerikako arkitektura gaztea

“Latinoamerikako arkitektura gaztea ” erakusketa, AREAk antolatua eta Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolaren babesarekin.

01
07
2026

27
09
2026

01.07.2026 — 27.09.2026

ErakusketaPlaza del Tenis, Haizearen Orraziaren atondoa

>Peña Gancheguiren esku-hartzea posible egin zuten gertakarien ibilbide kronologikoa proposatzen du erakusketak, Haizearen Orraziaren Plaza ulertzeko funtsezkoak diren hiru alderdien bidez antolatuta: dimentsio naturala, arkitektonikoa eta eskultorikoa.  

14
05
2026

27
09
2026

14.05.2026 — 27.09.2026

ErakusketaHiria, lehian

> Marrazkien, argitalpenen, kartelen eta pankarten, argazkien, planoen, maketen eta ikus-entzunezkoen bidez esperientzia erradikalak dokumentatzen ditu “Hiria, lehian. Europa hegoaldeko etxebizitza sozialen inguruko esperimentu kolektiboak (1949-1976)” erakusketak, 1949 eta 1976 urteen artean Italian, Espainian eta Portugalen eman zen etxebizitza-eskasiaren aurrean arkitektura modu kolektiboan nola jorratu zen jasotzen dutenak. 

18
03
2026

14
06
2026

18.03.2026 — 14.06.2026

ErakusketaHurrengo Geltokia: Amara – Easo

Hurrengo Geltokia: Amara – Easo erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzako klaustroan bisitatu ahal izango da datorren ostegunetik aurrera, azaroaren 20tik eta urtarrilaren 11ra arte. Erakusketa hau  Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatu du OFF Mugak/ programaren baitan eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bultzatu du Donostiako Udalarekin lankidetzan.

20
11
2025

11
01
2026

20.11.2025 — 11.01.2026

ErakusketaHurrengo Geltokia: Amara Easo

Hurrengo Geltokia: Amara – Easo erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuaren egoitzako klaustroan bisitatu ahal izango da datorren ostegunetik aurrera, azaroaren 20tik eta urtarrilaren 11ra arte. Erakusketa hau  Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatu du OFF Mugak/ programaren baitan eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak bultzatu du Donostiako Udalarekin lankidetzan.

20
11
2025

31
12
2025

20.11.2025 — 31.12.2025

ErakusketaEuskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Saria 2025

Erakusketa Euskadiko Arkitektura Institutuaren sarreran ikusi ahal izango da. Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui Sariaren bosgarren edizioko bost hautagai finalisten lanak erakutsiko dira: AMA estudioa, XABIER ARTOLA, SARA ENRÍQUEZ (Lokuluxka estudiokoa), BORJA MARTÍNEZ (Interplay estudiokoa) eta MIKEL ORTÍZ DE ERIBE (Eitzen estudiokoa). Epaimahaiaren erabakia, Ángel Martínez García Posada, Begoña Fernández Shaw eta Carme Pinósek osatua, erakusketaren inaugurazio egunean bertan jakinaraziko da, Euskadiko Arkitektura Institutuan bertan egingo den galan. Bi urtez behingo sari hau 2017an sortu zen, eta hamar urte baino gutxiagoko esperientzia duten arkitektoei zuzenduta dago, baldin eta beren lan profesionala Euskal Autonomia Erkidegoan prestatzen edo garatzen badute. Saria ibilbide arkitektoniko gaztea aitortzeko eta gorabidean dagoen proiekzioa duen karrera bultzatzeko ematen da, praktika profesional eredugarria izateaz gain, kultura arkitektonikoa sustatzen, garatzen eta sendotzen laguntzen duten ekarpenak ikusarazteko. Beraz, saria ez da obra edo lan jakin bati ematen, izaera desberdineko lan multzo bati baizik.

16
10
2025

30
11
2025

16.10.2025 — 30.11.2025

ErakusketaHurrengo Geltokia: Amara-Easo

Hurrengo geltokia: Amara-Easo’ erakusketa Donostia bizi, sentitu eta bertan lan egiten duen ororentzako elkargune gisa aurkezten da. Auzokideak, elkarteak, kultur eta gizarte-erakundeak eta profesionalak azken hamarkadetako hiri-eraldaketako prozesurik garrantzitsuenera hurbiltzera, deskubritzera eta modu aktiboan parte hartzera gonbidatuta daude: Zabalgune erromantikoa eta Amara auzoa josteko aukera emango duen Playa de Vías operazioa, donostiarrak barne hartzen dituen hiri-proiektu jasangarrian babestutako 400-500 etxebizitza eraikita. 

15
10
2025

14
11
2025

15.10.2025 — 14.11.2025

ErakusketaEu-topías, Ou-topías

Mugak/Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren, bere bosgarren edizioaren erakusketa nagusia “Eu-topías, Ou-topias” Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo da ikusgai otsailaren 22ra arte. Bienala Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailak sustatzen du. 

09
10
2025

22
02
2026

09.10.2025 — 22.02.2026

ErakusketaBaserria. Egurra, harria, mitoa, orain

Euskadiko Arkitektura Institutuak “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” erakusketa aurkeztu du. Espozioak euskal landa-ingurunean eraikitako ondareari ematen dio balioa eta tipologia baten iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa proposatzen du. Baserria mendetan zehar egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura bezala aurkezten da bertan, eta baserriaren historia aztertzen du, imajinario kolektiboan iraun duen irudi erromantizatuaz harago. Erakusketa irailaren 14ra arte egongo da zabalik, eta Ibon Telleria Julian arkitektoa eta EHUko Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakasleak, eta Jon Arcaraz Puntonet Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko proiektu arkitektonikoen irakasleak komisariatu dute. Jon Arcaraz Puntonet Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea da, eta esperientzia du paisaia ezberdinen eraikuntzari eta munduko hainbat lekutan arkitekturen materialtasunari buruzko ikasketen garapenean. Zuhaitzek historia kontatzen dutenean Egurrari eta harriari eskainitako erakusketako lehen areto honetan, Arkeolan Fundazioak dendrokronologiarekin (zuhaitzetan denbora aztertzen duen zientzia) egindako ikerketen emaitzak eta “dolare-baserrien” jatorrizko itxura birtualki berreraikitzea ahalbidetu duten ikerketa arkeologikoak aurkezten dira. Eraikin hauetan egurrak duen garrantzia irudikatzeko, baserri baten egitura osatzen duen pieza bakoitzaren zatiak daude ikusgai aretoan: pilareak, habeak, besoak eta lokailuak. Gainera, hainbat baserritako sei lagin aurkezten dira, aztertu eta datatzeko. Bi maketek osatzen dute egiturari buruzko azalpena: Arrasateko Gomestio dolare baserriko atari nagusiaren 3D formatuko pieza bat, eta bestea, XV. mendeko zurezko baserrien atari estandarizatuen egitura baten eredu ideala, Euskal Herriko Unibertsitate Publikoko Arkitektura Eskolako Fablab-en garatua. Aretoaren bigarren zatiak XVI. mendeko krisi ekonomikoak lurraldearen bilakaera arkitektonikoan inflexio-puntu bat markatu zuela erakusten du, harria elementu konstrusktibo nagusi bihurtuz. Antzinako dolare-baserriek erabateko aldaketa jasan zuten: familiaren autohornikuntzarako bokazioa aldatu egin zen, eta aurreko merkataritza-orientazioa bertan behera geratu zen.

09
07
2025

14
09
2025

09.07.2025 — 14.09.2025

ErakusketaBaserria. Egurra, harria, mitoa, orain

Euskadiko Arkitektura Institutuak hurrengo uztailaren 8an  “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain ” inauguratuko du. Erakusketaren komisarioak Ibon Telleria Julian eta Jon Arcaraz izan dira.

08
07
2025

14
09
2025

08.07.2025 — 14.09.2025

ErakusketaPeña Ganchegui Saria: 4 edizio / 4 irabazle

Euskal Arkitektura Gaztearen Sariaren 5. edizioaren deialdiarekin bat eginez, Peña Ganchegui Artxiboak lehenengo lau edizioetan saritutako taldeak -Pauzarq, Bear, Ocamica-Tudanca eta Ortega-Diago – bildu ditu erakusketa honetan sariaren atzera begirako balantzea egiteko.

24
05
2025

14
09
2025

24.05.2025 — 14.09.2025

ErakusketaUFG de Igara: artitsikoki aintzat hartutako berrerabilpena eta eraispena

“Igarako UFG: artitsikoki aintzat hartutako berrerabilpena eta eraispena” erakusketak Unión Farmacéutica Guipuzcoana enpresaren biltegiko eraikina zer izan zen, zer izan zen eta zer izan zitekeen aztertzen du plano, argazki eta ikus-entzunezko materialen bidez. Euskadiko Arkitektura Institutuak Peña Ganchegui Artxiboaren erakusketa berri bat hartu du, “UFG de Igara: berrerabilpena eta eraispena artistikoki aintzat hartuak”, Oscar Sangalli Peña arkitektoa Cambridgeko Unibertsitatean garatzen ari den ikerketaren emaitza. Igarako UFG biltegiaren eraispena (Luis Peña Ganchegui; Donostia, 1973) aztertzen du erakusketak, eraikitako ondare modernoa bizirik irauteko itxaropenei buruz hausnartzeko aukera gisa. Zer izan nahi zuen eraikinak, zer izan zen, eta zer izan zitekeen, horiek dira erakusketa berriaren hiru ardatzak.

02
10
2024

09
03
2025

02.10.2024 — 09.03.2025

ErakusketaPeña Ganchegui Birmarraztuta

Euskadiko Arkitektura Institutuak Peña Ganchegui Artxiboaren ‘Peña Ganchegui birmarraztuta’ erakusketa berria hartuko du irailaren 8ra arte. Artxiboak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailarekin lankidetza-hitzarmena sinatu zuenetik antolatutako lehen erakusketa da. Hitzarmenari esker zentroak Luis Peña Ganchegui arkitektoaren edukiak hartzen ditu eta argitalpenen eta erakusketen bidez zabaltzen ditu. 

11
07
2024

17
09
2024

11.07.2024 — 17.09.2024

ErakusketaArboretum. Programa osagarria

‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’ Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da programa osagarri zabal batekin. Programa horrek erakusketak proposatutako gaiak aztertuko ditu, hainbat alderditatik. Naturaren eta arkitekturaren arteko harremana aretoetatik aterako du, eta eztabaidara eta topaketara eramango ditu bere gogoetak:

15
03
2024

06
10
2024

15.03.2024 — 06.10.2024

ErakusketaArboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa

‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’ gure 2024ko lehen erakusketa da. Bordeleko Arc en Rêve Centre d ‘Architecturetik etorri da. 2021eko irailean aurkeztu zen bertan, zuhaitzen izaera arkitektonikoa berresteko eta horiek hausnarketa arkitektonikoaren xede izan direla nabarmentzeko.

15
03
2024

06
10
2024

15.03.2024 — 06.10.2024

ErakusketaLaster. ‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’

Zuhaitzek leku garrantzitsua dute arkitekturaren historian. Alde batetik, mendeetan zehar eraikuntza-material nagusietako baten iturria izan dira. Bestalde, diseinu arkitektonikoaren eta hiri-garapeneko proiektuen funtsezko elementuetako bat dira.

15
03
2024

06
10
2024

15.03.2024 — 06.10.2024

ErakusketaAldaketa bizi

Mugak/ Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren laugarren edizio honetako erakusketa nagusiak, Euskadiko Arkitektura Institutuan kokatutakoak, eta ‘Aldaketa bizi’ izenburupean, arkitekturaren eta arteen munduko figura ezagunen arteko elkarrizketa kolektiboa aurkezten du. Partaideek haien pieza originalak, proiektuak eta praktiken irudikapenak batu dizkiote erakusketari. 2024ko otsailaren 25era arte egongo da zabalik.

26
10
2023

25
02
2024

26.10.2023 — 25.02.2024

ErakusketaPilotalekuak. Hutsunea eraikiz

Euskal kultura herrikoia markatu duen kirolik bada, bere iruditeria kolektibotik hasi eta bere herrietaraino, pilota da. Erdi Arotik da gure gizartearen parte eta herri-modalitateak urbanizatu gabeko lurretan jaio ziren. Gaur egun, ordea, harmail luzez beteriko milaka pertsonentzako kantxak ere ikus ditzakegu. Maria Cristina erreginaren kirol ikuskizun gogokoenetako bat izatera ere iritsi zen, zeina sarritan lehiaketen buru izaten zen lehen pilotaleku industrialean, Ategorrietako Jai Alaian (1877).

24
03
2023

01
10
2023

24.03.2023 — 01.10.2023

ErakusketaBizimoduak. Elkarbizitza Europan.

Gaur egun, eta gero eta gehiago, etxebizitza kontzeptua hainbat premia eta baldintzatzailek zeharkatzen dute, etxebizitza eraikitzea bizitzeko espazioak sortzea baino askoz gehiago dela dioen ideia eraldatzen dutenak; kolektiboan, bizikidetzan eta hiria eraikiko duten garapen bizigarri eta bizietan pentsatu behar da.

06
10
2022

05
03
2023

06.10.2022 — 05.03.2023

ErakusketaPasajes

Lau fasetako erakusketa da, Euskadiko Arkitektura Institutuaren espazio eraikian esku hartzeko ideian oinarritzen dena, arkitekturaren estaldurari buruzko hausnarketa. Lau euskal estudio gaztek garatu dute, eta proposamenak banan-banan instalatu dituzte; lehenengoa, 2021eko ekainean; laugarrena, 2022ko uztailean. Horrela, lau esku-hartzeak Arkitektura Institutuaren museo-ibilbideari gehitu zaizkio, tarteko espazioetan edo igarobideetan kokatuta baitaude.

21
07
2022

05
03
2023

21.07.2022 — 05.03.2023

ErakusketaPasajes IV – Tarte Arkitektura

Eraikitakoaren gainean esku hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean interbentzioak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko.

21
07
2022

31
12
2022

21.07.2022 — 31.12.2022

ErakusketaEgurtek Sariak 2022

Zurezko arkitektura inoiz baino biziago dago. Gaitasun estruktural handiko material jasangarria da, eta orain Euskadiko Arkitektura Institutua beteko du “Egurtek 2022 sariak” erakusketaren etorrerarekin, zurezko eraikuntzaren adierazle nagusiak biltzen dituen proposamena.

26
05
2022

18
09
2022

26.05.2022 — 18.09.2022

ErakusketaJuan Daniel Fullaondo. Hamar lan + Euskal Herriaren ikuspegi kulturala (1964-1978)

Euskadiko kulturak eta arkitekturak Euskadiko Arkitektura Institutuan bat egin dute, ‘Juan Daniel Fullaondo. Hamar lan + Euskal Herriaren ikuspegi kulturala (1964-1978)’ erakusketaren etorrerarekin. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta UPV/EHUko Arkitektura Eskolak antolatuta, proposamenak agerian uzten du Juan Daniel Fullaondo arkitekto bilbotarrak bere hiriarekin duen lotura bizia, 1964tik 1978ra bitartean egindako obraren inguruko bidaia baten bidez.

12
05
2022

18
09
2022

12.05.2022 — 18.09.2022

ErakusketaPasajes III – Pauzarq

Eraikitakoaren gainean esku hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean interbentzioak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko.

10
03
2022

31
12
2022

10.03.2022 — 31.12.2022

ErakusketaReading Room

Arkitektura Institutua liburutegi ‘bihurtu’ da Reading Room instalazio ibiltariaren etorrerarekin, Europako hainbat arkitektura estudio berrik sortutako argitalpen-proiektu berritzaileak bildu eta mapatzen dituen gunea.

10
02
2022

01
05
2022

10.02.2022 — 01.05.2022

ErakusketaEstudio Carme Pinós – Testuingurua eta kontzeptuak

Testuingurua eta Kontzeptuak lanean, Carme Pinosek bere sormen-prozesua azaltzen du, enkargu bakoitzaren ebazpenerako hurbilketa. Testuinguruaren irakurketa arduratsua -bai maila fisikoan, bai kulturalean- eta proiektuaren eskakizunen ulermena ditu abiapuntu beti, haren funtzionaltasuna konpontzeaz gain, hortik haragoko bizipenak sortzeko borondatearekin.

28
10
2021

27
02
2022

28.10.2021 — 27.02.2022

ErakusketaEstudio Carme Pinós – Contexto y conceptos

En Contexto y Conceptos Carme Pinós explica su proceso creativo, su aproximación hacia la resolución de cada encargo. Parte siempre de la lectura cuidadosa del contexto -tanto a nivel físico como cultural- y de la comprensión de los requerimientos del proyecto, con la voluntad no sólo de resolver su funcionalidad, sino también de crear vivencias más allá de él.

28
10
2021

27
02
2022

28.10.2021 — 27.02.2022

ErakusketaPASAJES II – Ocamica Tudanca arquitectos

Eraikitakoaren gainean esku-hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean esku-hartzeak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko. 

05
10
2021

31
12
2022

05.10.2021 — 31.12.2022

Erakusketa‘I-go zinemara’

Zinemaren arkitektura proiektuak, 2020ko urritik, zinemara zuzendutako espazio arkitektonikoaren garapena eta hirian duen lekua ikertzen ditu. Elias Querejeta Zine Eskolak UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin elkarlanean bultzatutako proiektua da, eta bi arlo horietako adituek eta ikasleek parte hartzen dute bertan. Euskadiko Arkitektura Institutua hainbat proposamen esperimentatu eta garatzeko esparru gisa ezarri da, diziplinartekotasun hori ‘I-go zinemara’ hibridazioaren bidez uztartuz.

21
07
2021

10
10
2021

21.07.2021 — 10.10.2021

Erakusketa‘I-go zinemara’

El proyecto ‘Arquitectura del Cine’ investiga, desde octubre de 2020, el desarrollo del espacio arquitectónico destinado al cine y el lugar que ocupa en la ciudad. Se trata de un proyecto impulsado por Elías Querejeta Zine Eskola en colaboración con la Escuela Técnica Superior de Arquitectura de la UPV/EHU con la participación de especialistas y estudiantes de ambos campos. El Instituto de Arquitectura de Euskadi se establece como el marco donde experimentar y desarrollar diferentes propuestas, catalizando esta interdisciplinariedad a través de la hibridación ‘I-go Zinemara’.

21
07
2021

10
10
2021

21.07.2021 — 10.10.2021

ErakusketaEileen Gray – proiekzioak

Eileen Grayk eta bere E.1027 etxe ikonikoak istorio harrigarria ezkutatzen dute. Amodioa, talentua, inbidia, abandonua, okupazioa… Arkitekto irlandarraren inguruko gertakari sarea deskribatu dezaketen hitz batzuk besterik ez dira horiek.

08
07
2021

10
07
2021

08.07.2021 — 10.07.2021

ErakusketaPASAJES I – AZAB

Eraikitakoaren gainean esku hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean interbentzioak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko.

24
06
2021

31
12
2022

24.06.2021 — 31.12.2022

ErakusketaEileen Gray: E.1027

Aitzindaria. Innobatzailea. Polifazetikoa. Euskadiko Arkitektura Institutuak Eileen Gray (Enniscortthy, Irlanda 1878 – París 1976) arkitekto eta diseinatzaileari eskainitako erakusketa bat hartzen du bere baitan. Bere lehen obra eta garrantzitsuena  ardatz hartuta, Frantzia hegoaldeko kostaldean kokatutako E.1027 etxea, EAIk mugimendu modernoaren aitzindariaren irudia berreskuratu nahi du erakusketa honekin.

27
05
2021

10
10
2021

27.05.2021 — 10.10.2021

ErakusketaProiekzioa: ‘El milagro Gipuzkoa’

Hirien periferiak batzuetan hazkunde hutsetik monumentaltasunera igarotzen dira. Hala islatzen du Erik Harley artista eta Hiri Ikasketetan adituak ‘El milagro Gipuzkoa’ ikusentzunezko piezan. Filma katalanak Tabakaleran egin zuen erresidentzia artistikoan zehar garatu zen, bi ikuspegi jasotzen dituen ikerketa proiektu bat bezala: hiriaren egitura eta hiritarrek horren inguruan duten pertzepzioa.

23
04
2021

24
04
2021

23.04.2021 — 24.04.2021

ErakusketaProiekzioa: ‘Pasaia Bitartean’

hiru hiri – ikusmirak erakusketa-itxierako programa bereziaren lehenengo jarduera proiekzio moduan iritsiko da Euskadiko Arkitektura Institutura. Zehazki, Pasaiaren inguruko ikusmira zinematografikoa izango da: ‘Pasaia Bitartean’ (2016). Udalerrian Gipuzkoako portu-komertzial nagusiena kokatzen da, eta filma horri eta horren inguruan eraikitako hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da, Irati Gorostidik zuzenduta eta Jonander Agirre Mikelezek 2013an egin zuen arkitektura-egitasmoan oinarrituta, ‘Gehiengoaren hiria’.

15
04
2021

17
04
2021

15.04.2021 — 17.04.2021

ErakusketaFernando Higueras. Sustraietatik

Karismatikoa, bisionarioa, margolaria, musikaria, argazkilaria eta urte askoan “ahaztutako arkitekto handi” gisa ezaguna, Fernando Higuerasek (Madril, 1930-2008) bere obra, bizitza eta arkitektura ulertzeko moduaren ibilbide bisuala utzi digu oinordetza gisa. Fernando Higueras. Sustraietatik erakusketa, Lola Botiak komisariatua -arkitektoaren bikotekidea eta laguntzailea-, Donostiara iritsi da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (ETSA) eskutik. Arkitekto berezi eta multifazetikoaren munduan sartzeko gonbita egiten digu, bi egoitzatan: ETSAn bertan eta Euskadiko Arkitektura Institutua. 

03
02
2021

19
05
2021

03.02.2021 — 19.05.2021

ErakusketaHomo Urbanus

Urtarrilaren 21etik aurrera, Euskadiko Arkitektura Institutuan Homo Urbanus egongo da. Esperientzia horren bidez, hamar hiritan murgildu ahal izango dira herritarrak, hala nola Bogotan, Seulen, Venezian, San Petersburgon edo Dohan, Donostiatik irten gabe.

21
01
2021

25
09
2021

21.01.2021 — 25.09.2021

Erakusketahiru hiri – ikusmirak

Erdi Aroko miniaturetatik Aro Modernoko grabatuetara, arkitektura izan da beti hiri bat beste batetik bereiztea ahalbidetu duen elementua. XIX. mendean, postalak hiri bakoitzaren adierazgarria erakusteko modu bihurtu ziren, baina gaur egun, hiri-ingurunea homogeneoa eta errepikatua bihurtu da planetako hiri askotan globalizazioaren ondorioz.

17
12
2020

25
04
2021

17.12.2020 — 25.04.2021

ErakusketaUdategiak

Barne-arkitektura, hiria berroneratzeko tresna gisa. Barrualdeetan landareak landatzeko eremu autonomoen prototipoa hartzen du.

13
12
2020

10
05
2021

13.12.2020 — 10.05.2021

ErakusketaAmag!

Moztu, hautsi, txikitu, jolastu eta partekatu. Amag! espazioarekin elkarreragiteko moduari buruzko erakusketa da, paper-orri batek hiru dimentsiotako jolas arkitektoniko bihurtzeko aukera amaigabeei buruzkoa.

19
11
2020

17
01
2021

19.11.2020 — 17.01.2021

ErakusketaQuarantinology

Nolako hiriak izango ditugu COVID-19aren ostean? Zer ematen du aditzera koarentena masiboaren erresistentzia-probak gaur egungo hirigintzan gorantz doazen dinamikei dagokienez, espazio publikoaren plataformatik prekarizazioaren komunalismo berriraino? Koarentenologiak galdera horri erantzun nahi dio: esku-hartze logistikoen katalogo bat da, koarentenako hiriaren historia aztertzen eta haren etorkizunaren gainean espekulatzen duena.

30
10
2020

28
03
2021

30.10.2020 — 28.03.2021

Erakusketa2019ko Arkitekturako EHAEO Sariak

1989tik, eta hiru urtean behin, arkitektura lanak eta arkitektoek beren elkargo esparruan egiten dituzten bestelako lanak, lanbide jarduerarekin zerikusia izanez gero, saritzen ditu deialdiak/lehiaketak.Ezarritako epean egindako obra edo lan jakin bati ematen dizkio sariak elkargoak, bai eta jasotako modalitateetako batean egindako ibilbide profesionalari ere. Aspaldi honetan, Administrazioaren zerbitzuko lankideen ibilbide profesionala eta, gainera, Euskal Herriko elkargo eremutik kanpo EHAEOko arkitektoen lana ere aintzat hartu ditu.

16
07
2020

05
12
2020

16.07.2020 — 05.12.2020

ErakusketaEUROPAN 15 Lasarte-Oria

Hirigintza eta arkitektura ideien bi urteko lehiaketa bat da EUROPAN, 40 urtetik beherako arkitekto europarrentzakoa. Administrazio antolatzaileek hartutako konpromiso bat du haren ospearen bermea: saritutako taldeei lan enkargu bat egitea. Gai, erregelamendu eta egutegi berberak daude hamalau herrialde antolatzaileentzat: hamabosgarren edizio honetan, Alemania, Austria, Belgika, Kroazia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Kosovo, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza dira.

16
07
2020

31
10
2020

16.07.2020 — 31.10.2020

ErakusketaDonostiako Parte Zaharra eta kaia: Monumentu Multzoa

Donostiako Parte Zaharra duela gutxi Monumentu Multzo izendatu izana ospatzeko ekoitzirako erakusketa. Ikerketa sendo bat oinarri hartuta, informazio eguneratua ematen du Parte Zahar osoa eraikitzeko prozesuaz eta denboran izan duen bilakaeraz, eragile, sustatzaile eta arkitektoen eginkizuna nabarmenduta, gaur arte, horien banako ekarpena ez baita oso ezaguna izan.

15
11
2019

12
01
2020

15.11.2019 — 12.01.2020

ErakusketaSistemen Diseinua: Ulm-eko Eskola, Eraikuntza Saila

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, industria berreraiki zuen Europak, diseinuaren balio erantsiari esker. Laguntzaile erabakigarria izan zen Hochschule für Gestaltung Ulm (1953–1968) diseinugile lanbidea prestatzeko, arte aplikatuen eta dekoratzaileen eskola zaharrei buruzko teoriak gaindituta, mendebaldeko gizarte sektore zabalen eskura zegoen proiektatzeko eta diseinatzeko modu bat sortu baitzuen. Berreraikitzeko erreferente bat izan zen, bai arkitektura industrializaturako, bai Alemaniako industria eta ekonomiarako ere.

25
10
2019

12
01
2020

25.10.2019 — 12.01.2020

Erakusketa2019ko Peña Ganchegui Saria, Euskal Arkitektura Gaztea

Bi urtetik behin, hamarkada bat baino esperientzia txikiagoaren jabe izan eta Euskal Herrian ikasi edo lan egiten duten arkitektoentzat da saria. Peña Ganchegui Artxiboak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin elkarlanean, eta, arkitektura kultura sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak ikusgarri egin nahi ditu sariak.

10
10
2019

12
01
2020

10.10.2019 — 12.01.2020

ErakusketaTabula Non Rasa

Milaka urtean zehar, etengabe aldatu beharraren nozioa ordezkatu izan du arkitekturak. Arkitekturaren historiako eraikin gehienen gaur egungo itxurak ez dauka zerikusirik jatorrian zuenarekin; denborarekin, den-denen itxura aldatu egin da, halabeharrez aldatu ere. Horrelaxe egin diote aurre eraikinok denboraren joanari, eta hasieran zertarako diseinatu zituzten gorabehera, garaian garaiko funtzioetara egokitu behar izan dituzte. Hala, jauregiak etxebizitza-eraikin bihurtu dira; elizak, igerileku estali, eta koliseoak, auzune. Mugimendu modernoak hautsi zuen, aldez edo moldez, tradizio horrekin: hirietako alde zaharrak zaharkituta zeudela iritzi, eta tabula rasa eginez, etorkizuneko hiriak iraganaren arrastorik gabe eraiki beharra aldarrikatu zen.

15
03
2019

28
07
2019

15.03.2019 — 28.07.2019

ErakusketaHousing the Basque Country

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country erakusketak, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. Gizartearen interes nagusiak biltzen ditu etxebizitza publikoak, etxeaz dugun ikuspuntuari ez ezik beste arlo hauei ere eragiten baitie: hura lortzeko eta ekoizteko moduari, hirigintzari, elkartasunari eta, azken batean, aberastasunaren sorrerari, aurrerapenari eta ongizateari.

08
11
2018

09
12
2018

08.11.2018 — 09.12.2018

ErakusketaArgitalpen katalogoa – Reading Room

Hemen gaika kontsulta ditzakezu Reading Room instalazioa osatzen duten eta 25 herrialde baino gehiagotatik irizzi diren 70 argitalpen baino gehiago, hala nola liburuak, aldizkariak, fanzineak, argitalpen independenteak eta formatu esperimentalak.