Erakusketa

Bizimoduak. Elkarbizitza Europan.

06 10 2022

05 03 2023

Gaur egun, eta gero eta gehiago, etxebizitza kontzeptua hainbat premia eta baldintzatzailek zeharkatzen dute, etxebizitza eraikitzea bizitzeko espazioak sortzea baino askoz gehiago dela dioen ideia eraldatzen dutenak; kolektiboan, bizikidetzan eta hiria eraikiko duten garapen bizigarri eta bizietan pentsatu behar da.

'Bizimoduak. Elkarbizitza Europan' erakusketak, Euskadiko Arkitektura Institutuak komisariatutako erakusketa berriak, beharrizan horri erantzun dioten eta bizitoki-irtenbide soila emateaz harago joan diren eraikitako adibideen bilduma bat erakusten du.

Arkitektura Institutuko aretoetan Europan eraikitako zortzi proiektu daude, etxebizitza publikoak auzo bati bertute berriak emateko duen gaitasuna erakusten dutenak. Ingurunea dinamizatzeko, kaleari bizia emateko, barne-sareak eraikitzeko, hiri-egiturak berrerabiltzeko. Azken finean, beren funtzio soziala lortzeaz gain, eraiki ziren inguruneari balio erantsia gehitzen jakin duten proiektuak dira.

Guztiek dute zerbait komunean: EUROPAN lehiaketaren hainbat ediziotan aintzatetsitako proiektuak izan ziren. Bi urtean behin egiten den Europa mailako deialdia da, arkitekto talde gazteak administrazio publikoekin harremanetan jarri nahi dituena, ideia berritzaileak proposatu eta eraikitzeko aukera emateko.

Zortzi hastaghek proiektu bakoitzak bere inguruari gehitu dion balioa identifikatzen dute, eta horietako bakoitzean, argazki, plano eta ikus-entzunezko elementuen bidez, zehatz-mehatz azaltzen da arkitekto-talde bakoitzak bere planteamenduan izan zuen helburua, baita eraiki ondorengo emaitza ere.

#pioneering (aitzindari)

‘TI111’ – Beatriz Matos Castaño eta Alberto Martínez Castillo.

Basauri, Euskadi

#streetlife (kalean bizi)

‘Fortuitous Filtration’ –  S333 Architecture and Urbanism.

Groningen, Herbeereak

#reuse (berrerabili)

‘Weak Density’ – BNR Architectes.

Saintes, Frantzia

#landmark (hiri-mugarria)

 ‘A wall of housing’ – Nieto Sobejano Arquitectos 

Sevilla, Espainia

#topography (topografia)

‘ZigZags’ – Eduardo Belzunce Tormo, Juan García Millán eta Luis Díaz-Mauriño.

‘Towns Profile’ – Francisco Burgos Ruiz eta José Maria de Lapuerta Montoya.

Bilbao, Euskadi

#interconnected (elkarbizitza)

‘Swobodas go neustadlau’ – studio uek.

Viena, Austria

#inputs (gehigarriak)

‘Catalogue for dwelling on the time’ – Gutierrez-delaFuente Arquitectos eta TallerDe2.

Selb, Alemania

#collaboration (lankidetza).

Garden>Courtyard’ – Arenas Basabe Palacio Arquitectos. 

Viena, Austria

Ezagutu proiektuen xehetasun guztiak Arkitektura Institutuan 2023ko maiatzaren 5era arte.

Programa osagarria

  • Eman izena familia-tailerretan, Maushaus-en eskutik. Etxebizitza publikoak ekar ditzakeen balio berrien inguruan hausnartuko da, eta eraikinaren klaustroan eskala handiko maketa bat eraikiko da, modu parte-hartzailean. Informazio gehiago.
  • Ezagutu etxebizitza publikoaren gaitasun eraldatzaileari buruz hausnartzen duten hitzaldiak. Laster informazio gehiago.
  • Ikastetxea zara? Erreserbatu hemen bisita gidatuak.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.