Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria
Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria
Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariak arkitektura-kalitatea, gizarte-eragina eta Europan bizitzeko moduari egindako ekarpen esanguratsua uztartzen dituzten etxebizitza kolektiboko eraikinak aitortzen ditu.
Saria Euskadiko Arkitektura Institutuak eta arc en rêve centre d'architecture erakundeak antolatzen dute elkarlanean, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren babesarekin.
Sariaren helburua Europako etxebizitza kolektiboaren arloan erreferente bihurtzea da. 2023an sortu zenetik, gero eta proiektu gehiago aurkeztu dira: ia 200 hautagaitza edizio bakoitzean. Halaber, parte hartzen duten herrialdeen kopurua bikoiztu egin da bi ediziotan, eta, horri esker, sariaren eremua kontinente osora zabaldu da.
Sariaren proiektu finalistak argitalpen batean bilduko dira, eta erakusketa batean ere aurkeztuko dira.