Guri buruz
Euskadiko Arkitektura Institutua
Euskadiko Arkitektura Institutuan, tokikoa eta globala lotzen dituen tresna kultural eta sozial gisa ulertzen dugu arkitektura, eta gure ingurunea bizitzeko eta diseinatzeko moduari buruzko pentsamendu kritikoa sustatzen dugu. Gure misioa da ezagutza sortzea, talentu emergenteari laguntzea, eta euskal arkitekturak nazioarteko testuinguruan duen zeregina nabarmentzea.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak arkitekturaren kultura sustatzeko hartua duen konpromisoaren parte da Euskadiko Arkitektura Institutua.
Institutuak Tabakalerako egoitzan garatzen du bere programazioa, arkitekturari buruzko ideiak ezagutu, sakondu eta partekatzeko topagune bat sortzeko.
Euskadiko Arkitektura Institutua arkitektura sustatu eta zabaltzeko sailak duen ekimenetako bat da. Konpromiso hori irmotzen duten ekintzetako batzuk honako hauek dira:
—
Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala, Mugak/: Erreferentziazko topaketa da arkitektura eta hirigintza ardatz dituen debatea garatzeko. Euskadiko Arkitektura Institutua da Bienalaren egoitza, eta bertan hartzen du erakusketa nagusia edizio bakoitzean.
—
Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria: Etxebizitza kolektiboko proiektuen bikaintasuna aitortzen duen nazioarteko saria da, Euskadiko Arkitektura Institutuak antolatua, ARC en Rêve arkitektura-zentroarekin lankidetzan.
—
Peña Ganchegui Saria Euskal Arkitektura Gazteari: Talentu emergentea ikusarazteko plataforma da, Peña Ganchegui Artxiboarekin lankidetzan antolatua. Honek erakusketa-gune propioa du Euskadiko Arkitektura Institutuan.
Euskadiko Arkitektura Instituaren historia
Euskadiko Arkitektura Institutua 2018an sortu zen, Santa Teresa Komentuan, Donostian, bertan izan zuen bere egoitza 2026ko urrian Tabakalerara lekualdatu zuen arte.
Denbora horretan, institutuan 42 erakusketa eta 3 300 jarduera baino gehiago egin zituen arkitektura, hirigintza, paisaia eta diseinua herritarrengana hurbildu zituztenak.