Bisita
Bisita
Non gaude:
Institutua Tabakalerako hirugarren solairuan dago. Tabakalera Donostiako Egia auzoan dagoen Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa da.
Helbidea
Euskadiko Arkitektura Institutua
Tabakalera
Andre zigarrogileak plaza 1, 3.solairua
20012 Donostia
San Sebastián
Ordutegia
Astelehena: itxita.
Asteartea: 17:00-20:00.
Asteazkenetik igandera eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00.
Kontsultatu hemen zentroaren egungo agenda.
Posta elektronikoa
info@eai.eus
Sarrera
Doako sarrera.
Bisita gidatuak eta elkarrizketak
Mota guztietako taldeak ongi etorriak dira bisita gidatuetara. Bisita horietan, Institutuaren ideiei eta ikuspegiari buruzko sarrera bat egiten da eta une horretan zabalik dauden erakusketen inguruko ibilbieak proposatzen dira. Unibertsitateko eta ikastetxeetako taldeak gonbidatzen ditugu gure bildumako materialen inguruko eskolak, mintegiak eta elkarrizketak egitera.
Nola etorri
Oinez eta bizikletaz
Erdigunetik: Iparraldeko Geltokiraino joan eta Egiako oinezkoentzako pasabidea zeharkatu.
Dbizi: Donostiako bizikletak alokatzeko sistema. Bizikleta mekanikoak, elektrikoak eta geltoki berrienak ditu.
Bizikleten aparkalekua: Donostia geltokian kokatua dago, Tabakaleratik 5 minutura. Urte guztian zabalik, 6:00etik 23:30etara.
Autobusez
Dbus: Tabakalerara eramango zaituzten Donostiako autobus lineak hauek dira:
Mandasko dukearen paseakeluan: 9, 42, 41.
Frantzia pasealekuan: 17, 24, 37, 45.
Besteak: gainontzeko autobusak geltokian geratzen dira, eta beraz, Egiako pasabidea zeharkatu besterik ez duzu.
Trenez
Trenez: Iparraldeko Geltokitik, Egiako pasabidea zeharkatu.
Autoan
Bilbotik: A8 > GI-20 > 9A irteera hartu.
Baionatik: A8 > GI-20 > 7 irteera hartu.
Inguruko aparkalekuak: Atotxa eta Donostia Geltokia
Topoan
Atera geltokitik eta eskuinera joan, Pedro Egaña Kaletik.
Ezkerrera joan Prim Kalera. Gero, berriro eskuinera, eta edozein kaletatik joan, Gernikako Arbola Pasealekura iritsi arte (ibaiaren ezerraldean).
María Cristina zubia zeharkatu. Amaieran, ezkerrean dagoen Egiako pasabidea zeharkatu.
Irisgarritasuna
Tabakalerak bi sarrera nagusi ditu: bata Andre Zigarrogileak Plazan, eta bestea Nestor Basterretxea plazan.
Andre Zigarrogileak Plazako sarrerak malda bat du irisgarritasuna bermatu eta eskailerak ekidin ahal izateko. Nestor Basterretxea Plazako sarrera ere irisgarria da.
Ate automatikoak daude bi sarreretan.
Igogailu handiak daude solairu guztietara igotzeko.
Zakur gidariekin sar daiteke eraikinean.
Egokitzeak
Eraikina aniztasun funtzionala duten pertsonentzat eta familientzat egokituta dago, neurri handi batean.
Komunak
0, 1, 2, eta 4. solairuetan dauden erabilera publikoko komunak aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokituta daude.
2. solairuko komunak Medialaben barruan daude eta, beraz, eremu honen irekiera-ordutegiaren baitan daude erabilgarri (Kontsultatu hemen Medialabeko ordutegia).
Komun guztiek aldatzeko mahaiak dituzte.
0. solairuko bainugelek haurrentzako komunak dituzte.