Housing the Basque Country

08/11/2018
09/12/2018

Etxebizitzaren alorrean Eusko Jaurlaritzak bultzatutako politikaren emaitzak erakusten ditu Housing the Basque Country erakusketak, gai horri buruzko eskumena transferitu zenetik (1981) gaur egunera artekoak. Etxebizitza publikoaz dauden ikuspegi guztiak labur eta orekatsu azaltzea da erakusketaren xedea; izan ere, gai horrek errealitate sozial ugari biltzen ditu: politika, arkitektura, ekonomia, ekoizpena, soziologia, historia, legedia…, eta, jakina, etxean bizi denak du lehentasuna. Gizartearen interes nagusiak biltzen ditu etxebizitza publikoak, etxeaz dugun ikuspuntuari ez ezik beste arlo hauei ere eragiten baitie: hura lortzeko eta ekoizteko moduari, hirigintzari, elkartasunari eta, azken batean, aberastasunaren sorrerari, aurrerapenari eta ongizateari.

Sistemen Diseinua: Ulm-eko Eskola, Eraikuntza Saila

25/10/2019
12/01/2020

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, industria berreraiki zuen Europak, diseinuaren balio erantsiari esker. Laguntzaile erabakigarria izan zen Hochschule für Gestaltung Ulm (1953–1968) diseinugile lanbidea prestatzeko, arte aplikatuen eta dekoratzaileen eskola zaharrei buruzko teoriak gaindituta, mendebaldeko gizarte sektore zabalen eskura zegoen proiektatzeko eta diseinatzeko modu bat sortu baitzuen. Berreraikitzeko erreferente bat izan zen, bai arkitektura industrializaturako, bai Alemaniako industria eta ekonomiarako ere.

2019ko Peña Ganchegui Saria, Euskal Arkitektura Gaztea

10/10/2019
12/01/2020

Bi urtetik behin, hamarkada bat baino esperientzia txikiagoaren jabe izan eta Euskal Herrian ikasi edo lan egiten duten arkitektoentzat da saria. Peña Ganchegui Artxiboak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin elkarlanean, eta, arkitektura kultura sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak ikusgarri egin nahi ditu sariak.

Donostiako Parte Zaharra eta kaia: Monumentu Multzoa

15/11/2019
12/01/2020

Donostiako Parte Zaharra duela gutxi Monumentu Multzo izendatu izana ospatzeko ekoitzirako erakusketa. Ikerketa sendo bat oinarri hartuta, informazio eguneratua ematen du Parte Zahar osoa eraikitzeko prozesuaz eta denboran izan duen bilakaeraz, eragile, sustatzaile eta arkitektoen eginkizuna nabarmenduta, gaur arte, horien banako ekarpena ez baita oso ezaguna izan.

Tabula Non Rasa

15/03/2019
28/07/2019

Milaka urtean zehar, etengabe aldatu beharraren nozioa ordezkatu izan du arkitekturak. Arkitekturaren historiako eraikin gehienen gaur egungo itxurak ez dauka zerikusirik jatorrian zuenarekin; denborarekin, den-denen itxura aldatu egin da, halabeharrez aldatu ere. Horrelaxe egin diote aurre eraikinok denboraren joanari, eta hasieran zertarako diseinatu zituzten gorabehera, garaian garaiko funtzioetara egokitu behar izan dituzte. Hala, jauregiak etxebizitza-eraikin bihurtu dira; elizak, igerileku estali, eta koliseoak, auzune. Mugimendu modernoak hautsi zuen, aldez edo moldez, tradizio horrekin: hirietako alde zaharrak zaharkituta zeudela iritzi, eta tabula rasa eginez, etorkizuneko hiriak iraganaren arrastorik gabe eraiki beharra aldarrikatu zen.