Euskadido Arkitektura Institutua

Arkitektura, pentsaera, debate, lankidetasun, ikerkuntza, etxebizitza, nazioarteko, hirigintza, topaleku, interpretazio, paisaia, hiritartasun, iraunkortasun, mugak, berrikuntza, diseinua, bienal, ondare…

Euskadiko Arkitektura Institutuaren misioa da Arkitektura herritarrei hurbiltzea eta sozialki arkitekturarekiko zaletasuna sortzea oro har, kulturaren eta herritarren inguruko gozamentzat jota.

Arkitektura, hirigintza, paisaia eta diseinuaren inguruko pentsamendua eta eztabaida sustatzea. Ezagutza sortzea eta, publiko espezializatutik haratago, publiko orokorrak eskuratu ahal izatea erraztea. Euskadiko Arkitektura Garaikidea nazioarteko mailan sustatzea.

Euskadiko Arkitektura Garaikidearen Institutua modu irekian kudeatzen da 2018 urtetik, eta bertan irabazi-asmorik gabeko erakundeak sartu ahal izango dira, baldin eta beraien helburua bada arkitekturaren ikerketa, zabalkundea eta sustapena.

Gainera, Euskadin tradizio zabala duten eta arkitekturarekin lotuta dauden instituzioekin sinergiak bilatuko dira, hala nola, Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi-Eskola Teknikoarekin.