Erakusketa

Proiekzioa: 'Pasaia Bitartean'

15 04 2021

17 04 2021

hiru hiri - ikusmirak erakusketa-itxierako programa bereziaren lehenengo jarduera proiekzio moduan iritsiko da Euskadiko Arkitektura Institutura. 

Zehazki, Pasaiaren inguruko ikusmira zinematografikoa izango da: 'Pasaia Bitartean' (2016). Udalerrian Gipuzkoako portu-komertzial nagusiena kokatzen da, eta filma horri eta horren inguruan eraikitako hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da, Irati Gorostidik zuzenduta eta Jonander Agirre Mikelezek 2013an egin zuen arkitektura-egitasmoan oinarrituta, 'Gehiengoaren hiria'.

Proiektu hau kode zinematografikoan eraikitzeko asmoa hiria eta bertako espazio amankomunak beste metodologia batzuen bidez pentsatzeko borondatez sortu zen. Pasaiaren oraina antzematea bilatzen badu ere, pelikula honek hiria memoria edukiontzitzat jotzen du. Helburu horrekin, lanaren izaera produktiboa jardun museistikoarekin alderatzen du; gainbehera datorren paisaia industriala gurutzatzen duen turistaz beteriko kruzeroaren agerpena, edo giro industrialaren soinu-lekukotasuna jasotzen duen hardcore taldeen jardunaz baliatzen da badiaren paisaia atzemateko.

Irati Gorostidi Agirretxe (1988, Eguesibar) zinemagile independentea da. Donostia eta Brooklynen artean bizi eta lan egiten du eta bere formazioak ikusmen-arteak eta zinea uztartzen ditu. Hainbat pelikula zuzendu ditu, haien artean 'Pasaia Bitartean' (2016) edo 'Euritan' (2017) Arantza Santestebanekin batera. 2018 urtean Fulbright beka jaso zuen New Yorken zinema ikasteko.

Proiekzioaz gain, Jonander Agirre Mikelez Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo da, 'Gehiengoaren hiria' publikazioaren inguruan hitz egiteko. Erakusketa itxierako programa guztia ikusteko sakatu HEMEN.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.