Bizimoduak. Elkarbizitza Europan.

Bizimoduak. Elkarbizitza Europan.

06.10.2022 — 05.03.2023

06
10
2022

05
03
2023

Gaur egun, eta gero eta gehiago, etxebizitza kontzeptua hainbat premia eta baldintzatzailek zeharkatzen dute, etxebizitza eraikitzea bizitzeko espazioak sortzea baino askoz gehiago dela dioen ideia eraldatzen dutenak; kolektiboan, bizikidetzan eta hiria eraikiko duten garapen bizigarri eta bizietan pentsatu behar da.

‘Bizimoduak. Elkarbizitza Europan’ erakusketak, Euskadiko Arkitektura Institutuak komisariatutako erakusketa berriak, beharrizan horri erantzun dioten eta bizitoki-irtenbide soila emateaz harago joan diren eraikitako adibideen bilduma bat erakusten du.

Arkitektura Institutuko aretoetan Europan eraikitako zortzi proiektu daude, etxebizitza publikoak auzo bati bertute berriak emateko duen gaitasuna erakusten dutenak. Ingurunea dinamizatzeko, kaleari bizia emateko, barne-sareak eraikitzeko, hiri-egiturak berrerabiltzeko. Azken finean, beren funtzio soziala lortzeaz gain, eraiki ziren inguruneari balio erantsia gehitzen jakin duten proiektuak dira.

Guztiek dute zerbait komunean: EUROPAN lehiaketaren hainbat ediziotan aintzatetsitako proiektuak izan ziren. Bi urtean behin egiten den Europa mailako deialdia da, arkitekto talde gazteak administrazio publikoekin harremanetan jarri nahi dituena, ideia berritzaileak proposatu eta eraikitzeko aukera emateko.

Zortzi hastaghek proiektu bakoitzak bere inguruari gehitu dion balioa identifikatzen dute, eta horietako bakoitzean, argazki, plano eta ikus-entzunezko elementuen bidez, zehatz-mehatz azaltzen da arkitekto-talde bakoitzak bere planteamenduan izan zuen helburua, baita eraiki ondorengo emaitza ere.

#pioneering (aitzindari)

‘TI111’ – Beatriz Matos Castaño eta Alberto Martínez Castillo

Basauri, Euskadi

#streetlife (kalean bizi)

‘Fortuitous Filtration’ –  S333 Architecture and Urbanism

Groningen, Herbeereak

#reuse (berrerabili)

‘Weak Density’ – BNR Architectes

Saintes, Frantzia

#landmark (hiri-mugarria)

 ‘A wall of housing’ – Nieto Sobejano Arquitectos 

Sevilla, Espainia

#topography (topografia)

‘ZigZags’ – Eduardo Belzunce Tormo, Juan García Millán eta Luis Díaz-Mauriño

‘Towns Profile’ – Francisco Burgos Ruiz eta José Maria de Lapuerta Montoya

Bilbao, Euskadi

#interconnected (elkarbizitza)

‘Swobodas go neustadlau’ – studio uek

Viena, Austria

#inputs (gehigarriak)

‘Catalogue for dwelling on the time’ – Gutierrez-delaFuente Arquitectos eta TallerDe2

Selb, Alemania

#collaboration (lankidetza).

Garden>Courtyard’ – Arenas Basabe Palacio Arquitectos 

Viena, Austria

Ezagutu proiektuen xehetasun guztiak Arkitektura Institutuan 2023ko maiatzaren 5era arte.

Programa osagarria

Eman izena familia-tailerretan, Maushaus-en eskutik. Etxebizitza publikoak ekar ditzakeen balio berrien inguruan hausnartuko da, eta eraikinaren klaustroan eskala handiko maketa bat eraikiko da, modu parte-hartzailean. Informazio gehiago.
Ezagutu etxebizitza publikoaren gaitasun eraldatzaileari buruz hausnartzen duten hitzaldiak. Laster informazio gehiago.
Ikastetxea zara? Erreserbatu hemen bisita gidatuak.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00