‘Bizimoduak’ familientzako tailerrak
‘Bizimoduak. Elkarbizitza Europan’ erakusketa berriaren etorrerarekin lau familia-tailer izango ditugu gurekin. Horietan erakusketan ikusgai dauden proiektuetako bakoitzak proposatzen dituen balioen inguruan egingo dugu gogoeta. Parte-hartzea, kolektibitatea, komunitatea sortzea, paisaiarekiko harremana eta abar bezalako balioak, hain zuzen ere.
Erakusketako “hashtag” direlakoetan oinarrituta, bi tailer bakoitzeko, etxebizitza publikoak ekar ditzakeen balio gehigarriei buruz hausnartuko dute parte-hartzaileek, eta hiri-proposamen berriak egingo dituzte. Eraikinaren klaustroa lan-eremua izango da, eta bertan, pixkanaka, tailer bakoitzarekin, maketa handi bat eraikiko da, modu parte-hartzailean. Emaitza erakusketak irauten duen hilabeteetan zehar aldatzen joango den espazio bat izango da.
1. Tailerra: #pioneering + #collaboration. Urriak 8 eta 29, larunbatak. Izen-ematea hemen.
2. Tailerra: #interconnected + #streetlife. Azaroak 12 eta 19, larunbatak. Izen-ematea hemen.
3. Tailerra: #landmark + #topography. Abenduak 3 eta 17, larunbatak. Izen-ematea hemen.
4. Tailerra: #inputs + #reuse. Urtarrilak 14 eta otsailak 25, larunbatak. Izen-ematea hemen.
Lau gunetatik aurrera, klaustroaren lau ertzetatik, espazioa kolonizatuz eta klaustroaren erdian lan eginez joango gara. Lantegiko egunetan guneak aktibatzen joango dira, hashtag bakoitzaren ondoan erakusketan aurki daitezkeen bitartekotza-galderei erantzunez.
Ordutegia: 11:30 -13:00
Hizkuntza: ele bitan
Antolatzailea: Maushaus
Doako jarduera.