Eskolako bisitak ‘Bizimoduak’ erakusketara
Gaur egun, eta gero eta gehiago, etxebizitza kontzeptua hainbat premia eta baldintzatzailek zeharkatzen dute, etxebizitza eraikitzea bizitzeko espazioak sortzea baino askoz gehiago dela dioen ideia eraldatzen dutenak; kolektiboan, bizikidetzan eta hiria eraikiko duten garapen bizigarri eta bizietan pentsatu behar da.
‘Bizimoduak. Elkarbizirza Europan’ premisa horren inguruan dihardu. Urriaren 6tik martxoaren 5era, goizez, Euskadiko Arkitektura Institutuak bisita gidatuak eskaintzen ditu lehen eta bigarren hezkuntzako 3. mailatik aurrerako ikasleentzat. Erakusketa Maushausen eskutik bisitatu ahal izateaz gain, talde-dinamika txiki bat eskainiko da.
Jarduera doakoa da. Bisita egin nahi duten ikastetxeek data bat eska dezakete contact@eai.eus helbidera idatziz.
Ostegunetan eta ostiraletan, goizez
Antolatzailea: Maushaus
Hizkuntza: elebitan
Doako jarduera
Eskatu hitzordua: contact@eai.eus