Lege Oharra
Lege-ohar honen bidez (aurrerantzean, ‹Lege-oharra›) arautu egiten da www.eai.eus atariko (aurrerantzean ‹Webgunea›) zerbitzuaren erabilera. K6 Gestión Cultural S. L. (aurrerantzean ‹K6 Gestión Cultural›) -ena da webgunea (helbidea: Portuetxe 83, 2º, 20018 Donostia-n; eta IFK: B20482303).
Legeria
Oro har, K6 Gestión Culturalen eta hark kudeatzen duen webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu telematikoen Erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren menpe daude. Alderdiek espresuki uko egiten diote egoki lekiekeen foruari; eta, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betetzean eztabaidarik egonez gero, espresuki egongo dira Donostiako epaitegi eta auzitegien menpe.
Edukia eta Erabilera
Erabiltzaileari jakinarazi zaio, eta hark onartu du, webgunea erabiltzeak ez diola inolaz ere hasiera ematen K6 Gestión Culturalekiko harreman komertzial bati. Webgunearen jabeak ez du bat egiten kolaboratzaileek webgunean emandako iritziekin. Enpresak eskubidea du egoki derizkion aldaketak egiteko Webgunean, aldez aurretik jakinarazi gabe. Webgunearen bidez ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu edo gehi ditzake, baita eduki eta zerbitzu horiek Enpresaren zerbitzarietan agertzen edo lokalizatuta dauden modua ere bai.
Jabetza Intelektuala eta Industriala
Webguneen edukien, beren diseinu grafikoen eta kodeen jabetza intelektualeko eskubideak K6 Gestión Culturalenak dira. Beraz, debekatuta dago haren webguneen edukia erreproduzitu, banatu, publikoki jakinarazi, eraldatu edo beste ezein jarduera egitea, iturria aipatuta ere ez, salbu eta K6 Gestión Culturalek idatzizko baimena ematen badu. Enpresaren webguneetan agertzen diren izen komertzial, marka edo edozein motatako ikurrak dagozkien jabeen jabetzakoak dira, eta legez babestuta daude.
Estekak
Euskadiko Arkitektura Institutuaren webgunean dauden estekak informazio helburuetarako dira soilik, eta inolaz ere ez dira hartuko iradokizun, gonbidapen edo gomendiotzat.
Datuen Babesa
Datu Pertsonalen Babesari buruz indarrean dagoen araudia jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak Euskadiko Arkitektura Instituaren informazio-bidalketak jasotzeko lagatzen badituzu zure datuak K6 Gestión Culturalek kudeaketaren titulartasuna duen tratamendu-sisteman sartuko direla. K6 Gestión Culturalek B20482303 IFK du eta bere helbidea Portuetxe 83, 2º, 20018 Donostia-n dago. Datuak gorde egingo dira Euskadiko Arkitektura Institutuko informazioa jasotzeko helburua betetzeko behar den epean eta, alderantziz jakinarazten ez den bitartean, datuak egiazkoak direla eta eguneratuak daudela ulertuko da, bai eta datuak tratatzeko baimena mantentzen dela. Datuen tratamendua modu zilegi, leial, garden, egoki, mugatu, zehatz eta eguneratu batean egingo da. Datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta haien tratamenduaren aurka egiteko lege-eskubidea erabili dezakezu adieraztako posta helbidean edo contact@eai.eus helbide elektronikoan. Datuak biltzeko inprimakia vidalita, K6 Gestión Culturalen pribatutasun-politika onartzen duzu.