‘I-go zinemara’: erakusketa
Zinemaren arkitektura proiektuak, 2020ko urritik, zinemara zuzendutako espazio arkitektonikoaren garapena eta hirian duen lekua ikertzen ditu. Elias Querejeta Zine Eskolak UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoarekin elkarlanean bultzatutako proiektua da, eta bi arlo horietako adituek eta ikasleek parte hartzen dute bertan. Euskadiko Arkitektura Institutua hainbat proposamen esperimentatu eta garatzeko esparru gisa ezarri da, diziplinartekotasun hori ‘I-go zinemara’ hibridazioaren bidez uztartuz.
Proiektuaren abiapuntua espazio eszenikoaren bilakaeraren azterketa bat da, sortu zenetik gaur egunera artekoa, zinemako ikasleei egungo eredua zalantzan jartzeko eta etorkizunerako alternatibak proposatzeko tresna gisa balioko dieten kontzeptu arkitektonikoak sartuz. Ikerketa horren emaitzen parte bat Institutuko 0. pisuan ikusgai dago: Mosaiko kronologiko batek zinematografoa iritsi zen unea islatzen du eta gaur egun dugun panoramarekin amaitzen da.
Erakusketa ‘I-go zinemara’ zine zikloarekin bat egiten du, ostiralero, doan, Arkitektura Institutuko terrazan pelikula bat eskaintzen duena ‘Eileen Gray: E.1027‘ erakusketaren programa gehigarriaren parte izanik.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata eta igandea
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00