'I-go zinemara': udako zine-zikloa

‘I-go zinemara’: udako zine-zikloa

23.07.2021 — 10.09.2021

23
07
2021

10
09
2021

Murgildu zaitez ‘I-go zinemara’ udako zine zikloan, Euskadiko Arkitektura Institutuan. Ostiralero, 22:00etan, protagonistatzat udako etxeak dituzten filmez gozatzeko aukera izango duzu. Zine-ziklo honek ‘Eileen Gray: E.1027‘ erakusketarekin bat egiten du, arkitekto eta diseinatzaile irlandarra eta Kosta Urdinean eraiki zuen etxea ardatz duen erakusketarekin, alegia.

Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE) komisariatutako filmak zinearen historiaren bitxiak dira. Izatez zinematografikoa ez den, baina kasu honetarako zine bihurtu den espazio batean gozatu ahal izango dituzu: Arkitektura Institutuko terrazan. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa arduratu da horretaz, eta bertako ikasleek espazioa ‘I-go zinemara’ programarako egokitu dute.

Hirugarren hibridazio honetan, zinema eta arkitektura uztartzen dira, eta erakusketa txiki bat izango du lagun, bi eskolek Donostiako historiako zinema espazioen inguruan elkarrekin egindako ikerketa batetik sortua. Emaitza batzuk eraikinaren 0 solairuan daude ikusgai, Arkitektura Institutuak sustatu nahi duen diziplinartekotasunaren erakusgarri.

Euskadiko Arkitektura Institutua irekita egongo da 22:30etara arte ostiraletan.

Ordutegia eta egitaraua

21:30 Terrazaren irekiera

21:45 Filmaren aurkezpena

22:00 Filma

  • Uztailak 23: Le Mèpris (Frantzia-Italia, 1963)
  • Uztailak 30: Somewhere (EEBB, 2010)
  • Abuztuak 6: Youth (Italia, 2015)
  • Abuztuak 13: The Ghost Writer (Frantzia, 2010)
  • Abuztuak 20: Persona (Suezia, 1966)
  • Abuztuak 27: Kékszakállú (Argentina, 2016)
  • Irailak 3: Parasites (Hego Korea, 2019)
  • Irailak 10: Keller (Austria, 2005)

Erreserbatu zure doako sarrera HEMEN.

Oharra: euria bada, pelikularen proiekzioa barrualdera pasako da.

Ostiraletan

21:30 Terrazaren irekiera. 21:45 Aurkezpena. 22:00 Filma

Bertsio originalean azpitituluekin

Izena-ematea doan:


 →