Eileen Gray: E.1027
Aitzindaria. Innobatzailea. Polifazetikoa. Euskadiko Arkitektura Institutuak Eileen Gray (Enniscortthy, Irlanda 1878 – París 1976) arkitekto eta diseinatzaileari eskainitako erakusketa bat hartzen du bere baitan. Bere lehen obra eta garrantzitsuena ardatz hartuta, Frantzia hegoaldeko kostaldean kokatutako E.1027 etxea, EAIk mugimendu modernoaren aitzindariaren irudia berreskuratu nahi du erakusketa honekin.
Eileen Grayren fazeta desberdinen inguruko gogoeta bat planteatzen da, altzari-diseinatzaile bezala egin zuen lan ezagunetik berreskuratu berri den obra arkitektonikora, E.1027 etxea. Erakusketak udako etxearen espazio esanguratsuena eta funtsezkoena du ardatz: logela nagusia, 1:1 eskalan birsortua jatorrizko materialekin ekoitzitako altzarien erreplikekin. Horrela, EAIk herritar guztiei hurbildu nahi dizkie arkitekto horren lana eta balioak, globaletik zehatzera doan ibilbide baten bidez, Eileen Grayk modernitatearen aitzindari gisa arkitektura-arloan ere duen garrantzia ulertzeko.
E.1027k mugimendu honen aitzindaria bihurtu zuen Eileen Gray, Le Corbusierri berari ere inbidia eraginez. 1929an amaitua, Grayk diseinatu eta ordaindu zuen etxea, Mediterraneora irekitako eraikuntza sinple, funtzional eta arrazional bat da, bere ondorengo sorkuntzetarako manifestu bat izan zena. Grayk espazioa, argiaren igarotzea edo orientazioa bezalako kontzeptuak ikertu zituen bere lehen arkitekto lanari bizia emateko. Etxebizitzak altzariak diseinatzeko duen bizigarritasunari ere erreparatu zion, XX. mendeko ikono izaten jarraitzen duten piezak.
Etxeak istorio asko bizi izan ditu: Le Corbusierrek bandalizatu zuen, bere hormetan Grayren nahien aurka muralak margotu zituenean, II. Mundu Gerran arpilatua izan zen, baita bertan behera utzia ere eta, ondoren, ahaztua. 2000. urtean Frantziako Monumentu Historiko izendatu zuten eta administrazioak erosi zuen zaharberritze prozesuari ekiteko; orain, urriaren 10era arte EAIn lurreratzen den erakusketak gogora ekartzeko asmoa du.
Espainiara lehenengo aldiz heldu da, Austinko (Texas) Mebanne Hall-erako diseinatua izan eta gero eta Berlingo Akademie der Künste eta Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatetik pasa ondoren. Wilfried Wangek eta Carolina Leitek komisariatutako egokitzapen berri honen bidez, gela honen papera azpimarratu nahi da, hau baita etxea artelan hutsa bezala ulertzeko funtsezko espazioa. Ikerketa zehatz baten ondoren, Texaseko Unibertsitateko O’Neil Ford Arkitektura Katedraren eskutik, argazki eta dokumentu garaikideen bidez logela nagusiaren akabera, aplike eta altzari guztiak berreskuratu eta berreraiki ahal izan dira.
Honela, Grayk espazio honetarako sortu zuen giro zehatzean murgiltzeko aukera ematen zaio bisitariari, 25 pieza baino gehiagoren bidez, Austin eta Portoko unibertsitateen eskutik. Gainera, Euskadiko Arkitektura Institutuak ekoitzitako bi pieza ere badaude.
Oraingo honetan, aurretiko bi aretok osatzen dute erakusketa, globaletik zehatzerako ibilbidea eginez Eileen Grayren garaian eta irudian zehar, Irlandako Museo Nazionala bezalako kolaboratzaileen eskutik. Lehenengoan, Eileen Grayren garaiari eta bizitzari buruzko ikus-entzunezko dokumentuen bilduma bat proiektatzen da; bigarrenak, berriz, 1:1 eskalako erreprodukzioaren aurrekari gisa balio du, bere pieza ezagunen bidez Eileen Gray nor zen azaltzeko.
Programa osagarria:
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata eta igandea
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00