‘Lehen eskola’ familientzako tailerra
“Eskola, berez, pertsona batekin sortu zen zuhaitz baten azpian. Maisua zela ez zekien pertsona bat, eta inguruan, bere burutik sortzen ziren hitzak entzuten zituzten pertsonak, ikasleak zirela jakin gabe. Ikasleak, haien artean gertatu zitzaienaz eta pertsona horren eragin onuragarriaz hausnartzen hasi ziren. Haiek ere beren seme-alabek entzutea nahi zuten, eta horrela espazioak eraiki ziren eta lehen eskola sortu zen”.
Louis Kahn
‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa‘ erakusketa dela eta, zuhaitzen inguruan hausnartuko dugu, lehen arkitektura gisa eta naturako lehen bilguneetako bat bezala. Eskalako zuhaitz txiki batetik abiatuta, paretak, ateak edo leihoak beharko ez dituen eskola bat amestuko dugu.
Tailer hau bi aldiz emango da: apirilaren 6an (BETETA) eta maiatzaren 18an (AZKEN LEKUAK).
6 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat
Ordutegia: 11:30-13:00
Hizkuntza: elebiduna
Doako jarduera edukiera mugatuarekin
Izen ematea: edu@eai.eus