Homo Urbanus – CCTV! Familia tailerra
Leku ezezagun bateko kaleetan paseatzeko gogoak beti jarraitzen gaitu. Leku oso bat deskubritzeko izatea, gogoratzeko momentuak bizitzea eta desberdintasunekin eta antzekotasunekin harritzea… Homo Urbanus erakusketak sentsazio horiek hurbiltzen dizkigu mundu osoko herrialdeetara bidaian eramanez, haien berezitasunak eta loturak ezagutzeko. Kyototik San Petersburgora eta Veneziatik Doharaino eramaten gaituen bidaia, besteak beste.
Ila Bêka eta Louise Lemoineren ikus-entzunezko kontakizun honetan oinarrituta, CCTV! familia tailerra dator Euskadiko Arkitektura Institutura, familiako jolasaren bidez panorama planetarioa osatzen duten hiri-errealitate ezberdinei leihoak irekitzeko lekua.
Horretarako, hasteko, zentzumenak zorroztuko ditugu, Arkitektura Institutuaren inguruko testuingurua entzuteko ariketa batekin, eta, ondoren, lanean murgilduko gara, hirien nortasuna eraikitzen edo deskubritzen saiatuko diren kontakizun grafiko txikietatik abiatuta, denbora errealean pantailan ikusiko dugun espazio publikoan oinarrituta.
Datak: martxoak 8 eta 22. Maushausen eskutik datorren tailerrean izena eman HEMEN.
11:30etan
Euskadiko Arkitektura Institutuan
6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat
Doako izen-ematea ezinbestekoa da osasun egoera dela eta: