Homo Urbanus

Homo Urbanus

21.01.2021 — 25.09.2021

21
01
2021

25
09
2021

Urtarrilaren 21etik aurrera, Euskadiko Arkitektura Institutuan Homo Urbanus egongo da. Esperientzia horren bidez, hamar hiritan murgildu ahal izango dira herritarrak, hala nola Bogotan, Seulen, Venezian, San Petersburgon edo Dohan, Donostiatik irten gabe.

Erdimetraiak Ila Beka eta Louise Lemoine artista arkitektoniko frantziarrek sortutakoak dira. Ostegunetik larunbatera, astero, hiri ezberdin batetik paseo bat ematera gonbidatuko da laburmetraien proiekzioen bidez. Hiri horiek elkartzen dituena eta bereizten dituena ezagutzeko eta beren nortasuna zerk eraikitzen duen ikustearekin batera, pertsonek hiri-ingurunearekin nola elkar eragiten duten hausnartzeko sortu da Homo Urbanus.

Homo Urbanus erakusketak helburu bikoitza du: hirien izaera balioztatzea eta hiritargoarekin batera hausnartzea globalizazioaren ondorioz hirien artean sortzen ari diren estandarizazio prozesuen inguruan. Proiekzio-egutegia zabaldu da, bisitariak munduari hirugarren bira bat emateko aukera eskaintzeko asmoz.

Egutegia

  • Uztailak 22, 23 eta 24: Homo Urbanus Bogotanus-Bogota, 43 min.
  • Uztailak 29, 30 eta 31: Homo Urbanus Dohanus-Doha, 62 min
  • Abuztuak 5, 6 eta 7: Homo Urbanus Kyotoitus- Kyoto, 84 min
  • Abuztuak 12, 13 eta 14: Homo Urbanus Neapolitanus-Napoli, 50 min
  • Abuztuak 19, 20 eta 21: Homo Urbanus Petroburgumus- San Petersburgo, 41 min
  • Abuztuak 26, 27 eta 28: Homo Urbanus Rabatius-Rabat, 50 min
  • Irailak 2, 3 eta 4: Homo Urbanus Seoulianus-Seul, 44 min
  • Irailak 9, 10 eta 11: Homo Urbanus Shanghaianus-Shanghai, 72 min
  • Irailak 16, 17 eta 18 : Homo Urbanus Tokyoitus-Tokio, 55 min
  • Irailak 23, 24 eta 25: Homo Urbanus Venetianus-Venezia, 62 min

Argazkia: Ila Bêka y Louise Lemoine

Ostegun, ostiral eta larunbatetan

Euskadiko Arkitektura Institutuan

Sarrera doan

17.00etatik 20.00etara

Sarrera librea edukiera bete arte