hiru hiri - bisita gidatuak

hiru hiri – bisita gidatuak

02.01.2021 — 24.04.2021

02
01
2021

24
04
2021

Zerk egiten du hiria zure hiri? Zein txokok osatzen dute zure etxe bihurtzen duen izaera hori? hiru hiri – ikusmirak erakusketaren galderetako batzuk dira hauek, eta bisita gidatu arkitektonikoek herritarrekin erantzuna bilatu nahi diete.


Erakusketara egindako bisitek Gasteiz, Donostia eta Bilbori buruzko 30 postalak eta kultura, arkitektura eta zientziaren munduko 30 sortzaileren ikuspegiak gerturatzen dituzte.


Postalen bidez, hiru hiri osatzen duen imajinario kolektiboan murgilduko gara, eta erakusketarekin bat egiteko aukera izango dugu, gure postala idatzi edo marraztuz, postal turistikoetatik eta haien argazkietako toki ikonikoetatik ihes eginez, gure buruan ditugun hiriko txoko haietara begirada aldatuz.

Zure familia osoarekin egin nahi duzu plana? Hemen bisita/tailerra 6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzako.

Goizeko 11.30etan

Euskaraz eta erderaz

Doako izen-ematea beharrezkoa da osasun-egoera dela eta: