hiru hiri - Cadavre Exquis familientzako bisita|tailerra

hiru hiri – Cadavre Exquis familientzako bisita|tailerra

26.12.2020 — 24.04.2021

26
12
2020

24
04
2021

Postalek hirien imajinario kolektibo bat sortu zuten, hirien beste edozein irudikapenak gaindituz, hala nola planoak edo gidak. Orain, argazkilaritza digitalaren demokratizazioari esker, pertsonok enkoadraketa ikoniko horietan parte hartzen hasi gara.

Horren ondorioz, postaletan sartu gara, une horiek gure gertukoekin sare sozialetan partekatzeko. Selfie moduan, gure monumentu gogokoenei bizkarra eman diegu, postalen aroari amaiera eman dion etapa honekin.

“Cadavre Exquis” ekimenarekin, hirien imajinario posible berrien sorkuntzari eta hiri-kontakizun berrien sorkuntzari buruzko gogoeta egiten duen hiru hiri erakusketa bisitatuko dugu. Gainera, collagean oinarritutako kontakizun bisual txiki bat eraikitzea proposatzen dizuegu, gure irudimena askatuz, zorian oinarritutako esperientzia baten bidez.

Hurrengo datak: urtarrilak 23 eta otsailak 6 eta 20. Bisita/tailerretarako izen-ematea hemen.

Bisita horiez gain, bisita gidatuak ditugu helduentzat, hemen informazio gehiago.

11.30etan

Euskadiko Arkitektura Institutuan

6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzako

Doako izen-ematea ezinbestekoa da osasun-egoera dela eta:


Link →