Eileen Gray - bisita gidatuak

Eileen Gray – bisita gidatuak

08.07.2021 — 27.08.2021

08
07
2021

27
08
2021

Aitzindaria, berritzailea, polifazetikoa; bere garaira aurrea hartu zion talentua. Horrelakoa zen Eileen Gray eta horrela ikus dezakegu Euskadiko Arkitektura Institutuaren ‘Eileen Gray: E.1027’ erakusketa berrian.

2021eko urriaren 10era arte, EAIn arkitekto eta diseinatzaile irlandarraren bizitza eta obra zeharka daiteke, bere lehen eraikuntza garrantzitsuenaren inguruko erakusketa batean: E.1027 etxea, alegia. Frantziako Kosta Urdinean kokatuta dagoen etxea da, sinplea, funtzionala, arrazionala eta Mediterraneora irekia, arkitektoaren ondorengo sorkuntzetarako manifestu bat izan zena. Gainera, bere altzari ezagunenetako batzuez ere goza daiteke, XX. mendeko diseinuaren ikonoak.

Hala ere, etxearen bizitza ez zen espero bezain oparoa izan, eta bere ibilbide profesionala lurperatua eta ahaztua izan zen. Orain, uztailean eta abuztuan egingo diren bisita gidatuei esker, Gray eta bere etxearen sekretu guztiak berraurkitu ditzakezu, eta denboran zehar bidaia bat egin, modernitatearen aitzindariaren bizitzari buruz ikasteko, Grayk diseinatu zituen 25 pieza paregabe baino gehiagoz gozatzeko eta bere udako etxe ikonikoaren logela nagusian sartzeko. Logela hori 1:1 eskalan birsortu da, jatorrizko materialekin berreraikitako altzarien erreplikekin.

Hurrengo datak:

Euskara

  • Abuztuak 24 eta 26

Gaztelera

  • Abuztuak 25 eta 27
  • Irailak 1

Izena eman HEMEN.

Goizeko 11.30etan

Euskaraz eta gazteleraz

Doako izen-ematea:


Euskara →
Castellano →