Euskadiko Arkitektura Institutuaren 2020-21 programaren aurkezpena

Euskadiko Arkitektura Institutuaren 2020-21 programaren aurkezpena

29.10.2020

29
10
2020

Euskadiko Arkitektura Institutuak (EAI-IAE) denboraldi honetarako programazio berria aurkeztu zuen urriaren 29an, non Eileen Gray irlandar arkitektoa eta diseinatzailea eta euskal hiriak protagonistak izango diren. Gizartearen eta bertan bizi diren espazioen oraina eta etorkizuna, haietan bizitzeko modua, baina baita horiek eraikitzeko modua ere, dira Institutuak datozen hilabeteetan jorratuko dituen alderdi nagusiak, 40 jarduerekin.


Horien bidez, arkitekturak bizitzaren alderdi guztietan nolako eragina duen, gure harremanetarako modua nola zehazten duen, espazioa nola erabiltzen dugun eta, beraz, gizarte gisa nola eraikitzen garen sakondu nahi du Institutuak. “Programa egonkor bat dugu, nola bizi garen eta nola eraikitzen dugun ikuspuntu desberdinetatik aztertzeko”, azaldu zuen aurkezpenean Jose Angel Medina zuzendariak, “jardueretan parte hartzera animatzen dugu hiritargoa, guztiak doakoak eta publikoari irekiak”.

Aurkezpenean, Quarantinology erakusketaren ateak ireki ziren.