Quarantinology

Quarantinology

30.10.2020 — 28.03.2021

30
10
2020

28
03
2021

Nolako hiriak izango ditugu COVID-19aren ostean? Zer ematen du aditzera koarentena masiboaren erresistentzia-probak gaur egungo hirigintzan gorantz doazen dinamikei dagokienez, espazio publikoaren plataformatik prekarizazioaren komunalismo berriraino? Koarentenologiak galdera horri erantzun nahi dio: esku-hartze logistikoen katalogo bat da, koarentenako hiriaren historia aztertzen eta haren etorkizunaren gainean espekulatzen duena.


Ilustrazioa, collagea, diseinu grafikoa eta interpretazio-testuak konbinatzen dituzten eszenen bitartez, erakusketa honek galderak egiten ditu erabilera dualaren eta tipologia mistoen gainean, Japoniako hondamendietarako hirigintzatik Berlingo Tempelhof abiazio-eremuraino: aireportu bat, parke bat eta errefuxiatuentzako babesleku bat, aldi berean.

Bizitza sozialaren zer alderdi hobe litezkeen ere galdetzen du, maitasuna eta sexuarekin hasi eta musika-jaialdi eta lan-espazioetaraino, emaitzak biziagotuz gauzak zein bitxiak izan daitezkeen erakusteko. Zaintzaren, ondasun higiezinen, industria-diseinuaren eta hiria zerbitzu gisa hartzearen gaineko funtsezko kezkei heltzen die, eta kontraesana eta bitxikeria onartzen ditu bere metodoaren baldintza bat den heinean.

Erakusketa Urbanbat eta Euskadiko Arkitektura Institutua ekoiztu dute, Quarantinology Group-en lanekin. Quarantinology Group diziplina anitzeko ikertzaileen kolektibo bat da, eta The Terraforming programan parte hartzen du. Moskuko Strelka Institute-ko «think-tank» horrek, Antropozenoak hirigintzarentzat dakartzan berehalako ondorio ekologikoak ikertzen ditu planeta osoan.

COVID-19aren pandemian zehar, taldeko kideen erdiak Moskutik irten behar izan zuten, eta ikerketa-plataforma bat finkatu zuten lau herrialdetan antolatuta: Espainia, Errusia, Alemania eta Saudi Arabia. Taldearen kideak Eduardo Castillo Vinuesa, Julia Gankevich, Liudmila Gridneva, Tigran Kostandyan eta Philip Maughan dira.