Place Utopia
PLACE UTOPÍA
Pablo Garrido Martinez; 2020-2023; Martetik ibilaldiak egiteko simulagailua; Ikus-entzunezkoa
Instalazio honek Place Utopía proiektuaren emaitzak erakusten ditu. Proiektu hori espazio birtual gisa sortu da, bideojoko gisa, eta murgiltzea eta esploratzea ditu helburu. Lurralde osoa sortzeko, NASAk eta ESAk zunda eta sateliteen bidez egunero partekatzen duten RAW formatuko ikus-entzunezko materialetik abiatu da (lurraren forma, harea edo arrokak bezalako testurak, haizearen soinua, etab.). Proiektuaren sorburua galdera honetan dago: Zein litzateke gaur egun planeta berri batean bizitzeko modurik bideragarriena?
Proiektu hau Medialab Tabakalerari esker ekoitzi zen, SummerSessions 2022ren esparruan. Tabakalerako Lantegi Irekiak programan erakutsi zen.
“Leku honek gizakiarengan bisualitateak izan duen eragina kontatzen du; unibertsoa gizakiok gure baitan hartu ahal dugun lekua dela pentsatzera eraman gaitu, begiratu ahal dugun guztia gureganatzeko programatuta gaudelako kulturalki. Hala ere, planeta gorria oso aurkako giroa da bizitzarentzat, eta, Ikaroren alegian bezala, zerura iritsiz gero gure gorpuztasuna galduko genuke. Izan ere, Place Utopía esploratzeko, ikusteko beste modu batzuk esploratu behar dira, gailu teknologikoekin bat eginda. Horregatik idulkiak QR kodearekin daude tokian banatuta, ikuslea bere telefono mugikorra erabiltzera behartuko dutenak piezaren beste elementu batzuetara sarbidea izateko. Elementu horien artean egon daitezke, testu soila ez ezik, irudiak, audioak edo errealitate birtualeko bideoak ere. Gainera, gorputza bera aginte gisa erabiltzeko aukera planteatzen da”.
Proiektuaren webgunea: https://pablomartinezgarrido.es/project/place-utopia/
