Game Tourists

Game Tourists

Bideojokoak mundu birtualak dira, eta irudimenezko espazioak arakatzeko eta zeharkatzeko aukera ematen digute, baita gure etxetik lekuak esploratu eta haiekin interakzioan aritzeko ere, espazioarekin harreman modu berriak ahalbidetuz.

Espazio artifizial berri horiek bizitzaz eta naturaz beteta daude. Paisajismo digital berri bat osatzen dute, joko-saioak gainditzen dituena eta pantaila barruan nahiz kanpoan bizitza propioa hartzen hasten dena.

Atal honetan hainbat lan aurki ditzakegu:

Munus Inmunidad y comunidad en la arquitectura de los afectos performance interbentzio bat da, CryptoVoxel izeneko online joko-espazioan. 2020an egin zen, pandemian eta itxialdian, eta gogoeta egiten du espazio errealak utzita espazio birtualak masiboki bizitzeko, sozializatzeko eta esploratzeko modu posible bakar gisa. Immunitatearen kontzeptuaren inguruko hausnarketan oinarrituz, lan honek komunitate senari buruzko hausnarketa poetiko bat proposatzen du pandemia garaian hiru dimentsioko hiri batetik paseatu bitartean, online komunitate baten jarduera artistiko eta kulturalen erakusleiho gisa diharduena.

Mini Metro joko komertzial bat da. Metroko ibilbideak trazatzean datza, lotuta ez dauden geltokien artean. Horrela, metroa, garraio publikoa ez ezik, erregulazio tresna bat ere dela erakusten du, hiriarekin, denborarekin eta eguneroko jarduerekin harreman-sare zabal bat eraikitzeko gizakiek erabilia. «Afektuen kudeaketa» kontzeptua iradokitzen da hiriko biztanleak bere egoera eta esperientzia emozionalak kudeatzeko duen gaitasuna metroak eguneroko bizitzaren plangintzan duen zeregina deskribatzeko. Era berean, Mini Metrok hiri baten konexio-sarea nola diseinatu azaltzen du, biztanleengandik abiatuta egon daitezkeen harremanen sarea mapatzeko. Joko honi esker, batetik, harreman posibleen egoera kartografiatzen da, eta, bestetik, hiriari buruzko beste ikuspegi batzuk bultzatu eta zehazten dira.

Mini Metroren egokitzapenean ikus dezakegun hausnarketa hori Place Utopíaren parte ere da, Pablo Martínez Garridoren lanarena. Honek ere ingurune erreal batera eramaten gaitu, baina, oraingoan, askoz urrunago batera, bertan bizi ezin garen batera: Marte. NASAk eta ESAk zunden eta sateliteen bidez partekatzen duten ikus-entzunezko materialetik abiatuta sortu da lurralde osoa, eta gure buruari galdera hau egitera gonbidatzen gaitu: Zein izango litzateke gaur egun planeta berri batean bizitzeko modurik bideragarriena?

Azkenik, Leo Sang, Game Tourism,  eta Elise Aubisse, Control,  argazkilarien ingame argazkiek bideojokoen argazkien artea agerian uzten dute joko-inguruneen barruan egindako argazkiak irudi digitalaren inguruko praktika artistikoaren muga berri batera iritsi dela. Argazki hauetan hiriko hainbat espazio erakusten dira, errealak eta irudikatuak. Eta digitalak izan arren, hiriko espazioetan bizi ditugun esperientziak bezain errealak diren zeharkaldi emozionalak eta kognitiboak egiteko aukera ematen digute. Susan Sontag pentsalariaren hausnarketei jarraituz, espazio horiek karga emozional handia dute eta erregistratuta gera daitezkeen une esanguratsuak bizitzeko aukera ematen digute, gure etorkizuneko niari eta gure komunitateari erakutsi ahal izateko. Ikuspegi honetan, espazio publikoak eta espazio pribatuak esanahi berria hartzen dute.