‘Zuhaitz bat landatu’ familientzako tailerra
Zuhaitz bat landatzea, normalean hiriak eraikitzeko erabiltzen dugun berehalakotasuna gainditzen duen ekintza da. Esan liteke zuhaitz bat landatzea inguratzen gaituzten mekanikari materialisten aurkako erresistentzia baketsua dakarren ekintza iraultzailea dela. Hirietan zuhaitzak landatzen dituztenek badakite luzerako apustua dela eta, zorionez, sekula ez dutela ikusiko izaki bizitza luzeko eta zoragarri horien bizi-ibilbidearen amaiera.
Familia saio honetan gure landare haztegia sortuko dugu. Hasteko, zuhaitzen landaketa txiki bat egingo dugu, Euskadiko Arkitektura Instituaren terraza berdatzeko, eta, ondoren, gerorako lurperatuko dugun denboraren kapsula txikiak eraikiko ditugu.
6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak
Data: Irailak 14 eta 28
Ordutegia: 11:30 -13:00
Hizkuntza: Elebiduna
Dohainik, plaza kopuru mugatua
Izen-ematea: edu@eai.eus