`Zenbaki lehenen hiria´gazteentzako tailerra

`Zenbaki lehenen hiria´gazteentzako tailerra

21.09.2024

21
09
2024

Zenbaki lehenak bat baino handiagoak diren zifra naturalen serie infinitu hori dira, eta bi zatitzaile positibo ezberdin baino ez dituzte: beraiek eta bat zenbakia. Edozein zenbaki natural adieraz daiteke horrela, bi zenbaki lehenen batuketan oinarrituz, eta horrela zenbaki oso guztien arkitekto bihurtzen dira. Bere propietateek matematikarien jakin-mina ez ezik, artistena ere erakartzen dute, hala nola Esther Ferrerena, bere lan askotan zenbaki lehenetan oinarrituta lan egin zuena.

Esther Ferrer-en ‘Zenbaki Lehenak’ lanaren instalazioa dela eta, Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren kanpoaldean, gazteentzako tailer bat diseinatu dugu, dinamika ezberdinen bidez artistaren obrara hurbiltzeko. Grafikoki ulertuko dugu nola ordenatzen diren zenbaki horiek espazioan eta zein patroiek agintzen duten serie harrigarri honen antolaera, pieza artistikoak sortzen duen jolasaz gozatu ahal izateko.

Maushausek emandako jarduera hau Euskadiko Arkitektura Institutuaren ekimena da, Artium Museoarekin lankidetzan.

Adina: 12 eta 16 urte bitarteko gazteak

Data: Irailak 21

Izen-emateak irailaren 12ra arte, egun hori barne
Telefonoa: 945 20 90 20

Ordutegia: 11:30 -13:30

Hizkuntza: Ele bitan

Prezioa: Dohainik