'Marrak' familientzako tailerra

‘Marrak’ familientzako tailerra

09.09.2023 — 16.09.2023

09
09
2023

16
09
2023

Asko eta askotarikoak dira frontoiaren espazio xumea definitzen duten markak. Pilota jokoan gidatzen gaituzten lerroak antzekoak dira pilotalekuz pilotaleku, baina inoiz ez berdinak. Zenbakiek, banderek, motz, luze, txapa… frontoiaren espazioaren irakurketa garbia eraikitzen dute, eta hausnarketa grafikoa merezi dute familian.

Pilotalekuak. Hutsunea eraikiz‘ erakusketaren azken asteetan, ‘Marrak’ tailerra ospatuko dugu. Bertan, mugak ezartzen dituzten eta lur honetako jolasaz gozatzeko aukera ematen diguten ikus-zeinu horiek interpretatuz eta diseinatuz dibertituko gara.

Datak: irailak 9 eta 16. Doan izena eman dezakezu hemen.

11:30 -13:00

6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat

Hizkuntza: ele bitan

Plaza kopuru mugatua

Doako izen-ematea:


 →