Izenak izanak egin

Izenak izanak egin

03.02.2023

03
02
2023

Larraitz Torresek ‘Izenak izanak egin‘ proiektua aurkeztu digu Euskadiko Arkitektura Institutuan, mundu plastiko/bisualaren, arkitekturaren eta haurtzaroaren kontakizunaren arteko gurutzaketa.

Familientzako zentzumen-espazio baten eraikuntza kolektiboa da, eta bertan, hitzaren eta marrazkiaren bidez, Luis Barragan arkitekto mexikarraren edo Miguel Garai beraren eraikuntzetara hurbilduko gara. Tailer honek esperientzia poetiko batez gozatzeko aukera emango digu, kolore ederreko ehun-arkitektura proiektatuz. Eman izena hemen.

Larraitz Torres pedagogiarekin eta Pop kulturako elementuekin lan egiten duen artista da, inguratzen gaituen testuinguruari buruzko beste ulermen batzuetara hurbiltzeko. Plastificción performancearekin hasi zuen bere ibilbidea (Mugatxoan-ek ekoitzia, 2003). Orduz geroztik Permanent vacation Versión (Artium), Inicio-Nowness (La Casa Encendida), The landscape the song the make up (Marfa, AEB)edo Sec. Int. Night (DAI/Casco, NL) bezalako proiektuetan egin du lan. Performatiba-izaerako proiektu ugari garatu ditu, eta berriki Alkolea Beach gunea kudeatu du Amaia Urra eta Sandra Cuesta artistekin batera, Colombina ‘s musika-proiektuaren bidez ekintzak aldi berean egiteko.

4 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiak

Ordutegia: 18:00 -19:00

Hizkuntza: ele bitan

Antolatzailea: Maushaus

Doako izen-ematea:


 →