Eskola-bisitak

Eskola-bisitak

24.03.2023 — 01.10.2023

24
03
2023

01
10
2023

Ezagutu ezazu Euskadiko Arkitektura Institutua Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergora bitarteko eskola-taldeentzako doako bisita gidatuekin. Horietan, ikasleek gure eraikin berezia arakatzeko aukera izango dute, Donostiako Alde Zaharraren bihotzean, Urgull mendiaren magalean.

Eraikina bera ezagutzeaz gain, ikasleek Arkitektura Institutuko aretoetan dauden aldi baterako erakusketetarako sarbidea izango dute. Oraingoan, eta urriaren 1era arte, ‘Pilotalekuak. Hutsunea eraikiaz‘ ikusteko aukera izango dute, euskal pilota jolasteko espazioen bilakaera jasotzen duen erakusketa: herri eta hirietan aurretik zegoen arkitektura egokitu eta integratzetik, berea izatera.

Erreserbatu doako bisita gidatua zure eskolarako contact@eai.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Erreserbak:

contact@eai.eus