Eileen Gray – Familientzako tailer eta bisitak

Eileen Gray – Familientzako tailer eta bisitak

04.09.2021 — 18.09.2021

04
09
2021

18
09
2021

Irailean Eileen Gray arkitekto eta diseinatzailearen mundua  familiako txikienekin batera esploratzeko aukera ematen digu EAIko ‘Eileen Gray:E:1027’ erakusketak. Hasteko, bisita bat egingo dugu haren obra arkitektonikoan eta altzarien diseinuetako xehetasun ederretan murgiltzeko. Diseinu industrial garbia eta eskulangintzaren munduaren ezagutza sakona altzari guztietan nola ageri den ikusiko dugu.

Hurrengo datak:

  • Irailak 4 eta 11. Bisitaren ostean, bere obran oinarrituta, altzari-elementuak landuko ditugu familian eskala errealean.
  • Irailak 18. Bisitaren ostean, bere obran oinarrituta, barrualdeko espazio baten eta bere altzarien maketa txiki bat landuko dugu familian, gure logela ideala sortuz, Eileen Grayk bere udako etxean egin zuen bezala. 

Izena eman HEMEN.

11:30etan

Euskadiko Arkitektura Institutuan

6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat

Elebitan

Doako izen-ematea ezinbestekoa da osasun egoera dela eta:


 →