Happy together- arkitektura eta bizitza kolektiboa

Happy together- arkitektura eta bizitza kolektiboa

27.02.2025

27
02
2025

Euskadiko Arkitektura Institutuak eta arc en rêve arkitektura zentroak  “Happy together- arkitektura eta bizitza kolektiboa” mahai-ingurua aurkeztuko dute, bi erakundeek elkarlanean antolatutako erakusketa berriari, “Elkarbizitzen. Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria ” hasiera emateko. Erakusketa hau bi erakundeek Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren laguntzarekin antolatutako Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariaren lehenedizioko emaitzak jaso eta hedatzeko sortu da.

Mahai-ingurua saria martxan jarri eta garatu lagundu duten eragileek osatuko dute, baita parte hartu duten arkitektoek ere. Arkitekturak kolektibitatean bizitzeko aukerak ematen dizkigun moduetaz eta arkitekturak eta etxebizitzak pertsonen bizitzan duten eginkizunaz hitz egingo dugu, kalitatezko etxebizitza kolektiboa eraikitzea gure gizartea garatzeko eta ongizate-estatua babesteko funtsezko zutabea dela aldarrikatuz.

Mahai inguruan parte hartuko dute: 

  • Aurora Fernández Per, Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariaren Aholku Batzordeko kidea, kazetaria eta a+t architecture magazine arkitektura-aldizkariaren eta a+t architecture publishers argitaletxearen sortzailea.
  • Bernard Blanc, Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariaren Aholku Batzordeko kidea eta Bordeleko Udaleko Hirigintza Plangintza eta Estrategien Sailburuorde ohia
  • Ernest Garriga, La Col-eko kidea, La Borda Etxebizitza Kolektiboaren Europako Saria irabazi duen estudioa
  • Pietro Ambrosini Campomarzio, Campomarzio estudioko kidea, finalista Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariaren “1970eko gizarte-etxebizitza konplexu baten berrikuntza” atalean
  • Moderatzailea: Farbrizio Gallanti, arc en rêve-ko zuzendaria.

Mintzaldiak gaztelaniaz eta ingelesez izango dira, eta aldi bereko itzulpena eskainiko da aretoan.

Data : Otsailak 27

Ordua: 19:00

Hizkuntza: Gaztelania eta Ingelesa (aldi bereko itzulpenarekin)