Etxebizitza Hedatua
“Etxebizitza hedatua” mahai-inguruan, erabiltzen ez diren espazioak erabiltzeari ekingo diogu, etxebizitza nagusiaren luzapen gisa.
Herritarren sustraitze faltak, bizitza publikoaren galerak, erabiltzen ez diren lokalek eta etxebizitzaren prekarietateak gure etxeak beheko solairuetako espazio hutsetara hedatzea kontuan hartzera bultzatzen gaituzte.
“Etxebizitza hedatua” mahai-inguruan, fenomeno hori ikuspegi kritiko batekin aztertu duten arkitektoak izango ditugu.
María Arana, “La Vivienda Expandida” lana aurkeztuko du. Lan hori Urbanbatetik egin dute, sailaren enkarguz hedatutako etxebizitzari buruz.
Marian Sabater, lan horretan lantzen diren gaiak eztabaidatuko ditu behin lana aurkeztuta.
Moderatzailea: María Esnaola
Etxebizitza hedatua, hiri-bizitza biziberritzeko formulak-ri buruz
Etxebizitza hedatua ikerketa bat da, eta ideia eta formula aplikatuak ematen ditu etxebizitzen aldakortasunean/malgutasunean, espazio komunen sorrerako berrikuntzan eta beheko solairuetako baliabideen berraprobetxamenduan oinarritutako eredu berriak birdefinitzeko. Proiektu horren bidez, bizitzeko modu berritzaileak sustatu nahi dira, beheko solairuek eta erabiltzen ez diren merkataritza-lokalek etxebizitzaren hedadura gisa dituzten aukerak aztertuz.

María Aranari buruz,Urbanbat koop gizarte-ekimeneko kooperatibako kide da arkitekta, kultura-komisarioa eta prodduktorea. Bilbon du egoitza kooperatibak, eta, 2009tik, berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditu hirigintzan, arkitekturan, kulturan eta herritarren parte-hartzean. Bere lana jasangarritasunaren eta erantzukizun sozialaren printzipioetan oinarritzen da, arkitektura bidezkoago eta irisgarriago baten alde eginez.
URBANBAT KOOP-ri buruz: Bilbon egoitza duen gizarte-ekimeneko kooperatiba bat gara, 2009tik hirigintza, arkitektura, kultura eta herritarren partaidetzako berrikuntza-proiektuak bultzatzen dituena. Gure lana jasangarritasunaren eta erantzukizun sozialaren printzipioek gidatzen dute, arkitektura bidezkoago eta eskuragarriago baten alde eginez. Arkitektura- eta hirigintza-proiektuen bidez hobekuntza sozialak bilatzen dituzten printzipio etiko eta estrategiko batzuen pean lan egiten dugu. Konpromiso horren ondorioz, kooperatiba erreferente bihurtu da hiri-narratiba eta narratiba arkitektoniko berrien sorkuntzan. Narratiba horiek erronka egiten diete praktika tradizionalei, eta bidea irekitzen diete hirietan pentsatzeko eta bizitzeko modu inklusiboagoei.

María Antonia Sabaterri buruz (Logroño, 1982): arkitektoa da, ETSAM eta Project Management Professional (PMP). Bere lana arkitekturaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren arteko elkargunean kokatzen da, eraikuntzaren eta bere prozesuen eremuan eremu horiek artikulatzen dituen ikuspegi estrategiko batekin. Hamarkada bat baino gehiago darama Madrilgo OL Arquitectos taldearekin lotuta, eta zeharkako ikuspegia eskaintzen du digitalizazioari, araudia betetzeari eta ESG estrategiei buruz, eraikuntzaren deskarbonizazioaren esparruan. Gainera, material berriei, hiriari, neuroarkitekturari eta aurrerapen teknologikoek espazio gizatiarragoak eta kontzienteagoak sortzeko moduari buruzko jakin-min handia lantzen du. Ingurune eraikiari buruzko ikerketarekin lotutako kultura-proiektuetan eta hedabide espezializatuetan laguntzen du.
Data : Maiatzak 8
Ordutegia: 19:00
Hizkuntza: Gazteleraz
Aurrez izena emanda sarrera libre: contact@eai.eus