Reading Room

Reading Room

10.02.2022 — 01.05.2022

10
02
2022

01
05
2022

Arkitektura Institutua liburutegi ‘bihurtu’ da Reading Room instalazio ibiltariaren etorrerarekin, Europako hainbat arkitektura estudio berrik sortutako argitalpen-proiektu berritzaileak bildu eta mapatzen dituen gunea.

25 herrialdetik gorako 70 argitalpen baino gehiagok osatzen dute katalogoa, liburu, aldizkari, fanzine, argitalpen independente eta formatu esperimentaletan jasoak. Horietan guztietan eztabaida arkitektoniko globalean premiazkoak diren hainbat gai jorratzen dira, hala nola, hiriaren eta pertsonen arteko harremana, non partaidetza-modu eta lankidetza-proiektu berriak aztertzen diren; hiriaren eta erantzukizunaren arteko loturak, gure bizitza-inguruneei egiten diegun ekarpena nolakoa den hausnartzeko; hiriaren eta teknologiaren arteko bat-egitea eta horrek dakartzan erronkak; edo hirietako iruditeria eta estetiketan sakontzea.

Itinerant Officek diseinatutako piezek instalazioa osatzen dute argitalpen katalogo handi hau erakutsiz, eta proposamenari izaera ibiltari eta moldakorra ematen diote, edozein ingurunetara egokitzeko aukera ematen baitu. Oinarrizko elementu aurrefabrikatu eta industrializatuz osatutako moduluak dira, etxekoak eta komunak, nahita pertsonalizatuak diseinatutako piezen bidez. Horietako bakoitzak hainbat xedapen eta egitura ditu, bakoitzak bere formatu editorialaren arabera sailkatutako argitalpenen hautaketa erakusteko: liburuak barne hartzen dituen kutxatila bat; aldizkariak eta aldizkako beste formatu batzuk barne hartzen dituzten zig-zag erako erretilu batzuk, eta fanzineak eta beste argitalpen txiki batzuk erakusten dituzten altzairu zulatuzko xaflazko gainazalak.

Bai argitalpenen aukeraketa, bai erakusketa bera, New Generations Jaialdiaren egungo edizioaren emaitza izan da, zeinak martxan jarraitzen duen (2020-22) ‘Hiri-erronka berriak’ izenarekin. 2021eko ekainean Erromako Espainiako Errege Akademian inauguratu eta Florentzian egon ondoren, orain maiatzera arte bisitatu ahal izango da Euskadin.

Itinerantzia berri honek Herbehereek Espainian duten enbaxadaren babesa du, eta horri esker, Euskadiko Arkitektura Institutuak bi gonbidatu izango ditu proiektua jorratzeko apirilaren 28an eta 29an egingo diren hitzaldi batzuen bidez. Donna Van Milligen Bielke, Studio Donna Van Milligen Bielkeren sortzailea, eta Elma Van Boxel, ZUSen sortzaileetako bat, dira horiek. Biek argitalpen bat dute Reading Room-en barruan: ‘In Between, the urban architecture of Donna van Milligen Bielke’ (2019) eta ‘City of Permanent Temporarity Incomplete & Unfinished’ (2019), hurrenez hurren. Informazio gehiago laster.

Kontsultatu hautatutako argitalpenak.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00