Fernando Higueras. Sustraietatik

Fernando Higueras. Sustraietatik

03.02.2021 — 19.05.2021

03
02
2021

19
05
2021

Karismatikoa, bisionarioa, margolaria, musikaria, argazkilaria eta urte askoan “ahaztutako arkitekto handi” gisa ezaguna, Fernando Higuerasek (Madril, 1930-2008) bere obra, bizitza eta arkitektura ulertzeko moduaren ibilbide bisuala utzi digu oinordetza gisa. Fernando Higueras. Sustraietatik erakusketa, Lola Botiak komisariatua -arkitektoaren bikotekidea eta laguntzailea-, Donostiara iritsi da UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren (ETSA) eskutik. Arkitekto berezi eta multifazetikoaren munduan sartzeko gonbita egiten digu, bi egoitzatan: ETSAn bertan eta Euskadiko Arkitektura Institutua. 

Erakusketak Fernando Higueras arkitektoak bere bizitza profesional osoan, 1950etik 2008ra, egin zuen lanaren ibilbidea proposatzen du. Hark eraiki eta eraiki gabeko proiektuak ikusgai izango dira marrazki multzo batekin batera, Higueras, arkitekto bikaina izateaz gain, artista handia izan baitzen. Madrildarraren alderdirik arkitektonikoena ETSAren UPV/EHUko instalazioetan jasoko da, eta eduki artistikoena ikusteko, berriz, Euskadiko Arkitektura Institutura hurbildu beharko da.

Higuerasen lan arkitektonikoa eta artistikoa oso ezaguna izan da eta bere ibilbide profesionalean zehar hori aitortzen zuten sari ugari jaso zituen. Garrantzitsuenetako batzuk 1966ko Arte Ederren Erakusketa Nazionaleko arkitekturako lehen eta bigarren dominak izan ziren, baita 1983an Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Gorenak Pritzker Nazioarteko Arkitektura Saria eskuratzeko hautatu zuela ere.

Gainera, bere obraren zati bat Arte eta Kultura Ondare izendatu da, 1998ko Lanzaroteko Las Salinas Hotela kasu, edo Madrilgo Udalak babestu du, adibidez, La Corona de Espinas (1965), Espainiako Kultura Ondarearen Institutuaren egoitza; Aravaca (1962), Estudio ikastetxea eta Hortalezako UVA(1963).

Ordutegia
Asteartetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00