EUROPAN 15 Lasarte-Oria

EUROPAN 15 Lasarte-Oria

16.07.2020 — 27.09.2020

16
07
2020

27
09
2020

Hirigintza eta arkitektura ideien bi urteko lehiaketa bat da EUROPAN, 40 urtetik beherako arkitekto europarrentzakoa. Administrazio antolatzaileek hartutako konpromiso bat du haren ospearen bermea: saritutako taldeei lan enkargu bat egitea. Gai, erregelamendu eta egutegi berberak daude hamalau herrialde antolatzaileentzat: hamabosgarren edizio honetan, Alemania, Austria, Belgika, Kroazia, Espainia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Kosovo, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza dira.

Lehiakideei lan merkatuan sartzen laguntzeko, eta, era berean, haien ideiak nazioartean ezagutzera emateko plataforma bat jartzen du EUROPANek 40 urtetik beherako arkitekto europarren eskura.

Hona hemen EUROPAN15 edizioaren gai nagusia: trantsizio ekologikoa etorkizuneko hiri produktiboaren proiektuan. Planteamendu horren barruan, Lasarte-Oriak proposatutako“etxebizitza produktiboaren”gaia bat dator gizartean sortutako eztabaida askorekin, COVID-19aren osasun krisiak eragindako konfinamenduaren ondorioz.

Orubea Eusko Jaurlaritzak proposatu du, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren bitartez, eta Lasarte-Oriako Udalak, lurzatiaren jatorrizko jabeak, erakutsitako interesagatik sortu zen.

Edizio honetan, Lasarte-Oria izan zen EUROPAN15 ekimeneko 47 kokalekuetatik proposamen kopuru handiena jasotakoa: 43. Oinarriek ezartzen duten moduan, talde irabazleari proiektu osoa esleituko diote: plan berezia, oinarrizko proiektua, exekuzio proiektua eta obra zuzendaritza.

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila da Europan lehiaketatik datozen proiektuak garatzen eta eraikitzen dituen administrazio bakarretako bat: 184 etxebizitza, Basaurin (1991), eta, 84 etxebizitza, Mina del Morron, Bilbo (2001).

Ordutegia Irekiera
Asteartea Ostirala
17:30 – 20:30
Larunbata Igandea
11:00 – 14:00
17:30 – 20:30

Prentsa-oharra Saria COAVN 2019 + Europan 15 (PDF) ↓
Prentsa-oharra Saria COAVN 2019 + Europan 15 (DOCX) ↓


Europan Europe →