Egurtek Sariak 2022

Egurtek Sariak 2022

26.05.2022 — 18.09.2022

26
05
2022

18
09
2022

Zurezko arkitektura inoiz baino biziago dago. Gaitasun estruktural handiko material jasangarria da, eta orain Euskadiko Arkitektura Institutua beteko du “Egurtek 2022 sariak” erakusketaren etorrerarekin, zurezko eraikuntzaren adierazle nagusiak biltzen dituen proposamena.

Sarien seigarren edizioa da aurtengoa, Bilbao Exhibition Centre-ko (BEC) Nazioarteko Zuraren Arkitektura eta Eraikuntza Foroaren esparruan, eta 76 proposamen izan ditu, sei kategoriatan banatuta: Eraikuntzan 41 proiektu baloratu dira; Barne Diseinuan 21; Produktuaren Diseinuan 10 eta Argitalpenean 4. Era berean, Bertako Egurra-Basque Qualis Sari Bereziari dagokienez, 29 proposamen aukeratu dira eta y Bois/Egurra/Madera (BEM) sarian 11.

Aurkeztutako proiektuak eta sarituak izango dira erakusketa honetako protagonistak, eta sakonki ezagutu ahal izango dira argazki, plano eta deskribapenekin osatutako panelen bidez.

Sarituak honako hauek dira:

Eraikuntza Saria – Etxebizitza Sozialak Proiektua (Cornellà de Llobregat, Bartzelona), Marta Peris eta José Manuel Toralena. Accésit – Casal Porta Trinitat (Bartzelona), Manuel Sanchez-Villanueva eta Carol Beuter.

Barne Diseinua Saria – Pris Etxea (Vigo, Pontevedra), Óscar Andrés eta Iván Andresena. Accésit – Standing Box Laying Box (Iruña, Nafarroa), Ignacio Olite eta Koldo Fernández idazleena

Produktuaren Diseinua Saria – Mesa Laga, Silvia Ceñal egilearena.

Argitalpena – Ex-aequo: tektonika. Archi, José María Marzo arkitektoak aurkeztua eta Aitim aldizkaria, José Enrique Peraza arkitektoak aurkeztua.

Bertako Egurra-Basque Quality Sari Berezia – Casal Porta Trinitat (Bartzelona), Manuel Sanchez-Villanueva eta Carol Beuter.

Bois/Egurra/Madera (BEM) – Last Chance For A Slow Dance (Larrabetzu, Bizkaia) sari berezia, Beñat Saratxaga eta Gentzane Goikuriarena.

Antolatzailea

Baskegur, COAVN, BEC

Laguntzaileak

EIDE, CODDB, UPV/EHU, Eusko Jaurlatitzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saila

Babeslea

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00