2019ko Arkitekturako EHAEO Sariak

2019ko Arkitekturako EHAEO Sariak

16.07.2020 — 05.12.2020

16
07
2020

05
12
2020

1989tik, eta hiru urtean behin, arkitektura lanak eta arkitektoek beren elkargo esparruan egiten dituzten bestelako lanak, lanbide jarduerarekin zerikusia izanez gero, saritzen ditu deialdiak/lehiaketak.Ezarritako epean egindako obra edo lan jakin bati ematen dizkio sariak elkargoak, bai eta jasotako modalitateetako batean egindako ibilbide profesionalari ere. Aspaldi honetan, Administrazioaren zerbitzuko lankideen ibilbide profesionala eta, gainera, Euskal Herriko elkargo eremutik kanpo EHAEOko arkitektoen lana ere aintzat hartu ditu.

Gizartean arkitektoen lanari buruzko iritzi joera bat sustatu nahi dute sariok, baliabideak ahalik eta hobekien erabiltzeko eta irtenbide berritzaileak bilatzeko konpromisoa hartuta, gure diziplinaren izaera kulturala eta soziala indartzeko, interes orokorreko ondasuna baita.

Sariak obra jakin bat egin duen arkitektoari edo taldeari ematen dizkio elkargoak, nahiz eta, berez, lana gauzatzen parte hartzen duten gainerako agenteei ere (jabea, eraikitzailea, etab.) aitortu beharra dakarten.

8 Saritutako Lan Modalitateak

1 Arkitektura
oin berriko obra: familia bakarreko etxebizitza edo etxebizitza kolektiboa, ekipamenduetarako eta industriarako eraikina

2 Birgaitze eta Zaharberritzea

3 Barne Arkitektura eta jarduketa iragankorrak

4 Hirigintza
Hirigintza plangintza eta hiri jarduketa

5 Lurraldeaz haragoko Arkitektura eta Hirigintza
Nazio mailako Arkitektura eta Hirigintza eta nazioarteko Arkitektura eta Hirigintza

6 Kultura, hedapen eta berrikuntza arkitektonikoa

7 Arkitektura eta Hirigintza iraunkorra
25 urtetik gorako obra eta lanetarako

8 Mención Especial
Administrazio Publikoaren zerbitzuko arkitektoa

(argazkilaritza: Vivienda unifamiliar en el Valle de Egüés / Carlos Pereda Iglesias y Oscar Pérez Silanes / Valle de Egüés, Navarra)

Ordutegia Irekiera
Asteartea Ostirala
17:30 – 20:30
Larunbata Igandea
11:00 – 14:00
17:30 – 20:30

Prentsa-oharra Saria COAVN 2019 + Europan 15 (PDF) ↓
Prentsa-oharra Saria COAVN 2019 + Europan 15 (DOCX) ↓


COAVN  →