Sola

SOLA

Agustina Isidori ; 2019; Bideojokoa; Ikus-entzunezkoa (19’’53’)

SOLA bideojokoak emakume batek gauez bakarrik ibiltzean izan dezakeen tentsio-, deserosotasun- eta beldur-giroa irudikatzen du, genero-indarkeria eguneroko bizitzan nola agertzen den adieraziz. SOLAk jokoen inguruko ohiko interpretazioari egiten dio aurre, entretenimendu-iturri gisa. Lan honek bideojokoaren erabilera aztertzen du, pentsamendu kontzeptualerako baliabide eta gai sozialak lantzeko tresna gisa.

Agustina Isidoriri buruz:

Agustina Isidori artistak, Buenos Airesen jaioak, genero-indarkeriarekin lotutako arazoak aztertzen ditu, Latinoamerikako feminizidioetan arreta berezia jarrita. Agustinak garatzen dituen diziplinarteko proiektuak ikerketaren/sorkuntzaren metodologiaz baliatzen dira, diziplina askotako tresnak elkartuta. Gorputza esplotatu eta erabili ahal dela eusten dion bortxaketa-kultura iraunarazten eta babesten duten botere- eta dominazio-egiturak bistaratzeko etengabeko bilaketa du ardatz bere jardunak. Bere lanetan estatuaren eta erakundeen erantzukizuna ikertzen du; emakumeen aurkako indarkeria-egiturak mantentzen eta elikatzen dituzten haiena, omisioaren, isiltzearen, berbiktimizazio sistemen eta krimenen zigorgabetasunaren bidez.

Proiektuaren webgunea: https://www.agustinaisidori.com/sola