Minimetro

MINIMETRO

Dinosaur Polo Club 2015 Bideojokoa; Tableta eta inprimaketa digitala.

Aldamio bat euskarri duten metro-sareen konfigurazio desberdinak tabletan jokatu ahal den Mini Metro bideojokoaren partiden emaitza dira.

Mini Metro metroaren diseinu minimalistarako joko komertziala da. Lotuta ez dauden hiru geltokitatik abiatuta hasten da zure hiri txikia. Beraz, geltokien arteko ibilbideak trazatu behar dituzu metroko lineekin lotzeko. Bideojoko honetan garraiobidea da hiriarekin, denborarekin eta eguneroko jarduerekin harreman-sare zabal bat eraikitzeko tresna.

Jokoa deskargatzeko webgunea: https://play.google.com/store/apps/details?id=nz.co.codepoint.minimetro&pli=1