Hyper-Reality
HYPER-REALITY
Keiichi Matsuda; 2016; Ikus-entzunezkoa (6’’15’)
Bideo honek etorkizunaren ikuspegi probokatzailea eta kaleidoskopikoa aurkezten du. Bertan, errealitate birtualak eta bideojokoari lotutako estetika ludikoek paisaia saturatu eta distopiko bat eratzen dute.
Hyper-Reality Keiichi Matsudaren film kontzeptuala da. Etorkizunaren ikuspegi probokatzaile eta kaleidoskopiko berri bat aurkezten du. Bertan, uztartu egiten dira errealitate fisikoak eta birtualak, eta komunikabidez gainezka erakusten da hiria. Keiichi Matsudaren diseinuko ikerketa-proiektu baten azken lana da hau, orain garapen fasean.
Keiichi Matsuda-ri buruz
Keiichik diseinu independenteko aholkulari gisa egiten du lan, eta diziplina anitzeko diseinu-estudio bat zuzentzen du, teknologiaren, hedabideen eta arkitekturaren intersekzioan diharduena. Estudioak instalazio eraikiak, diseinu kontzeptuala, interakzioa eta eremu gehiago lantzen ditu, teknologia berriak gure etorkizuneko bizitzan nola eragingo duen aztertzeko.
“Gure errealitate fisikoak eta birtualak gero eta lotuago daude. Errealitate birtuala, errealitate areagotua, wearableak eta gauzen Internet bezalako teknologiek mundu bat adierazten dute, non teknologiak gure bizitzaren alderdi guztiak bilduko dituen. Interakzio eta esperientzia bakoitzaren arteko itsasgarria izango da, eta aukera harrigarriak eskainiko ditu, mundua ulertzen dugun modua kontrolatzeaz gainera. Ibilbide zirraragarri bezain arriskutsu hori aztertzen saiatzen da Hyper-Reality. Crowdfunding bidez finantzatu zen eta Medellinen filmatu zen, Kolonbian”.
Proiektuaren webgunea: http://hyper-reality.co/
