Game Tourism

Game Tourism

Leo Sang 2024 In-game argazkiak; Kopia digitala

Leo Sang argazkilariaren 5 argazki hauek ingame argazkiak dira ─bideojokoen argazkien artea─ eta tamaina erraldoian aurkeztuak hainbat bideojoko ezagunen ekintza-eremu diren irudizko hiri-espazioak erakusten dituzte.

Leo Sangi buruz: Leo Sang (1990) argazkilari autodidakta da. Brasilen bizi da, São Paulon, eta bertan egiten du lan. Argazkilaritza analogikoarekin eta digitalarekin batera, Leok proiektu esperimental bat du ere. VRP (Virtual Reality Photography) izena du proiektuak, eta bideojokoetako errealitateetan teknika fotografikoak aplikatzean datza.