Craftea
Craftea
ArsGames; 2014-2024; Tailerrak Minecraftekin; Kopia digitala
ArsGames-ek diseinatutako instalazio honek Craftea proiektua irudikatzen du, non haurrek espazio publikoa hobetzeko hirigintzako proposamen kolektiboak diseinatzen dituzten Minecraftekin. Proiektu honek uztartu egiten ditu lurraldearen gaineko esku-hartzea eta ingurune birtualetan espazio alternatiboak irudikatzeko eta garatzeko aukera, ondoren proposamen gisa lurraldeari itzultzeko.
“Craftea programa integrala da, gure ingurune hurbila mapeatzera bideratua, espazio publikoa hobetzeko proposamenak garatzea helburu. Proiektuaren planteamendu nagusia ikaskuntza esanguratsuan oinarritzen da, parte-hartzaileek Minecraft bideojokoa erabilita hirigintza-proposamenak sortzeko.
Orokorrean, haurrak ez dira kontuan hartzen edo ez dira sartzen politika publiko edo urbanistikoen erabakietan; izan ere, adin txikikoak direnez, ingurunearekin lotutako edozein erabakitatik kanpo geratzen dira. Baina haur horiek beraiek hartuko dituzte erabaki politikoak bihar, eta beharrezkoa da haiek beren inguruneko espazioari buruz hausnartzen eta erabakiak hartzen hastea, herritarren partaidetzan lehen urratsak eman eta batzarretan eta erabaki komunitarioetan parte hartuta, zalantzarik gabe hori baita hiriaren etorkizunean eragina izango duen inplikatzeko moduetako bat”.
Proiektuaren webgunea: https://craftea.arsgames.net/index.html
