Ciudades y videojuegos: hacia un urbanismo interactivo

Ciudades y videojuegos: hacia un urbanismo interactivo

Santiago Bustamante y Fundación Cotec; 2018; Dokumentala; Ikus-entzunezkoa (34’50’’)

Dokumental honek hainbat ikuspegitatik jorratzen du espazio materialaren eta birtualaren arteko harremana, besteak beste arkitekturatik, bideojokoen garapenetik eta artearen teoriatik. Sei elkarrizketa biltzen ditu, hiru hiritan eginak: Atenas, Los Angeles eta Madril.

“Hiri interaktiboak, hiri kolaboratiboak, materialaren eta birtualaren arteko zubian irudikatuak eta diseinatuak. Arkitekturaren eragina agerikoa da bideojokoen garapenean, baina ez gutxiago espazio birtualek eta bideojokoen teknologiak etorkizuneko eraikinak eta hiriak diseinatzen eta proiektatzen laguntzeko duten modua. Joan-etorriko bide hori erakusteko, hiru hiri handitara bidaiatzen dugu, arkitekturan eta bideojokoen garapenean adituak direnekin hitz egiteko.

Dokumental hau Cotec-ek antolatutako Imperdible_03ren berrikuntza jaialdiaren edukietan sartzen zen. Hirugarren edizioa izan zen hura, hiriei eskainia, eta 2023ko azaroaren 23an eta 24an egin zen Madrilgo Colón plazan, publiko guztientzat”.