‘Walk about’ familientzako tailerrak
XIX. mendean zehar, Europako hiriek hedapen-prozesu nabarmena bizi izan zuten. Hirien hazkundeak antzinako harresiek ezarritako mugak gainditzea ekarri zuen, eta horietako asko eraitsi egin ziren. Industrializazioak eta hirietako biztanleriaren hazkundeak hirigintza-eredu berriak sortzea bultzatu zuten: antolatuagoak, funtzionalagoak eta higienearen zein osasun publikoaren irizpideak lehenesten zituztenak, harresien barruko hiri zaharren egituren aldean.
‘Walk about’ familia-tailerraren bidez, hiria eskalan aztertuko dugu, haren gainean literalki ibiliz. Donostiako zabalguneen egitura osatzen duten trazadura nagusiak eta mugak identifikatzen saiatuko gara, harresiak eraitsi ondoren sortutako hiri-eredu berria ezagutzeko. Horren bidez, gure hiriaren itxura antolatu eta bereizgarria osatzen duen ehun urbanoaren sorrera eta bilakaera gertutik ezagutuko ditugu.
Datak :
Irailak 4-11
Adina:
6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak (Plaza kopuru mugatua)
Ordutegia:
17:30 - 19:00
Prezioa:
Dohainik
Hizkuntza:
Ele bitan
Izen-ematea:
edu@eai.eus