«Ulm Eskola» Familientzako Tailerra
«Sistemen diseinua: Ulmeko Eskola eta Braun Konpainia» erakusketa dela eta, Mugak Arkitektura Bienalaren egoitza nagusian, Euskadiko Arkitektura Institutuan eta San Telmo Museoan familia-tailer batzuk egin ziren, Alemaniako eskola horretan 1953tik 1968ra arte garatu ziren diseinuaren eta sistemen mundura hurbiltzeko (altzariak, ikusizko komunikazioa, eraikuntza…). Oraingo honetan, eraikuntza ariketa eta jolas errazak egin zituzten aurrefabrikazio modularrean.














