Teilatuak
Mota askotako kapelak daude, eta planetako toki bakoitzak bere kapelak ditu, klimatologiara egokituak, hemen artilezko txapel beltzekin gertatzen den bezala, oraindik ere buru kopuru handia estaltzen baitute, hegada bereziarekin eta gailurrean duten ‘txertena’rekin. Era berean, eraikinen estalkiek, kapelak bezala, klima txarretik babesten gaituzte, gure eraikinen goikaldea ezaugarrituz eta errematatuz.
Teilatuak (planoak, bi edo lau isurialdekoak, alderantzikatuak eta baita kurbatuak ere) teilatu-hegalak erakusten dizkiote zerura begira dagoen oinezkoari. Tailer honetan, familiartean gure buruak koroatzera jolastuko gara, etxebizitza-eraikinetako teilatu dibertigarriak balira bezala, elkarrekin gure eraikinen goiko aldeetan ezkutatzen diren aukera guztiak ezagutzeko.
Adina:
> 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak ( Plaza kopuru mugatua)
Data
Apirilak 12 eta maiatzak 17
Ordutegia
11:30 -13:00
Hizkuntza
Ele bitan
Prezioa
Dohainik
Izen-ematea
edu@eai.eus