Summercamps 2022

Summercamps 2022

27.06.2022 — 08.07.2022

27
06
2022

08
07
2022

Presta zaitez arkitekturaz beteriko uda baterako! Ekainean eta uztailean, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Donostiako arkitektura- eta ingurumen-ezagutzari buruzko jarduera-programa bat izango dugu.

Lan-saio kolektiboetan, asteko egun bakoitzean, Euskadiko Arkitektura Institutuaren barruan eta kanpoan, hainbat gai landuko dira, marrazkien, argazkien, maketen eta esku-hartze iragankorren bidez.

Datak
1. txanda: ekainaren 27tik uztailaren 1era
2.txanda: uztailaren 4tik 8ra 

Prezioa asteko
75€ (anai-arrebak 70€)

6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

10:00 - 13:00

Elebitan

Informazioa eta izen ematea:
info@maushaus.info