Summercamp 2024. ‘Zuhaitzak’ – BETETA
Ekaineko azken astean, Euskadiko Arkitektura Institutura itzuliko da ‘Summercamp’ udalekua. ‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’ erakusketa dela eta, gure hiriko biztanle eder eta ezinbesteko hauetaz sentsibilizatuko gara. EAIren barrualdea eta kanpoaldea arakatuko ditugu, espezie desberdinen bila, haien forma eta kolore oparoekin. Egun bakoitzean, ingurune naturalari eta eraikiari buruzko hainbat gai landuko dira, marrazkiaren, argazkiaren eta maketen bidez eta esku hartze espazial iragankorren bidez.
BETETA
BETETA
Adina: 6-12 urte
Datak: ekainaren 24-25
Ordutegia: 10:00 - 13:00
Asteko prezioa: 75 € (anaiarrebak 70 €)
Informazioa eta izen-ematea: info@maushaus.info