Summercamp 2023. ‘Paretak’
Udako oporrak heldu dira eta ‘Summercamp’ udalekua Euskadiko Arkitektura Institutura itzuli da.
Hasteko, ‘Pilotalekuak, hutsunea eraikiz’ erakusketa izango dugu, astebeterako inspirazio iturri. Horretatik abiatuz, jarduera dibertigarri asko izango ditugu, pareta hartuz elementu arkitektoniko gisa. EAIren barrualdea eta kanpoaldea aztertuko dugu, eraikinak osatzen dituzten eta habitatzen ditugun arkitekturak eraikitzen dituzten eskala, lotura eta testuren bila.
Adina:
> 6-12
Datak:
> Uztailaren 3-7
Ordutegia:
> 10:00 - 13:00
Asteko prezioa:
> 75 € (Anai-arrebak 70 €)
Informazioa eta izen-ematea:
> info@maushaus.info